Espazio partekatuak
Herriko elkarte eta sortzaileentzako espazio partekatuak
Zure elkarteak edo sormen-proiektuak espazio bat behar du?
Udalak herriko elkarte eta sortzaileen beharrak ezagutu nahi ditu, udal espazioak partekatzeko aukerak aztertzeko, haien jardunean lagundu eta elkarlana sustatzeko.

Nori zuzenduta dago?
Deialdia Hondarribiko elkarte zein banakako artista eta sortzaileei zuzenduta dago.
Elkarteko antolakuntza aurrera eramateko, sormen-lanak eta proiektu artistikoak garatzeko edo kultur tailerrak antolatzeko tokia behar baduzu, zure proposamena aurkez dezakezu.
Zein izango da prozesua?
Lehenengo, Udalak elkarteen eta sortzaileen beharrak eta proposamenak jasoko ditu. Udalak behar bakoitzaren ezaugarriak ezagutu nahi ditu: zer jarduera egin nahi diren, zenbat espazio behar den eta zer egun eta ordutegitan erabiliko litzatekeen. Informazio horrekin, espazioen aukerak eta erabilera desberdinak nola uztartu aztertuko ditu.
Proposamenak aurkezteko epea amaitutakoan, Udalak interesa adierazi duten elkarte eta sortzaileekin harremanetan jarriko da. Beharrak aztertu eta espazioen antolaketan zein kudeaketan parte hartzeko aukerak lantzeko.
GARRANTZITSUA:
Lehen fase honen helburua beharrak eta ideiak biltzea da. Proposamena aurkezteak ez du bermatzen udal espazio bat erabiltzeko aukera, ez eta horretarako lehentasunik ematea ere.
Nola aurkeztu zure proposamena?
Proposamena aurkezteko, bete beheko galdetegia eta bidali gardentasuna@hondarribia.eus helbidera. Mezuaren gaia: “Udal espazioak – elkartearen edo sortzailearen izena”.
Proposamenak aurkezteko epea azaroak 3tik, abenduak 3ra arte egongo da zabalik.