Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Ero Haiek
Ero Haiek

“Ero Haiek, Hondarribiko Ikastola sortu zutenetik 60 urte” dokumentalak testigantza ezberdinen bidez herriko ikastolaren sorrera eta lehen urteak kontatzen ditu. Hondarribiko Udaleko Euskara Sailetik bideratutako dokumental honen helburua gure herriarentzat hain garrantzitsua izan den egitasmo honen oinarriak, bultzatzaileak, eta gertaera esanguratsuenak jasotzea izan da, memoria kolektiboaren eta transmisio zuzeneko tresna bat izateko asmoarekin.
Dokumentala burutzearen ardura Gari Garaialderena izan da (BO5TOK), eta testigantzen bidez argitu ahal izan dugu zein izan ziren guraso bultzatzaileak, lehen andereñoa, lehen gelaren kokapena eta lehen urteetako gora beherak. Noiz eta nola, Euskal nortasunaren kontzientzia argiaren isla izan ziren lehen pauso horiek, frankismoaren garai ilunetan ere, beren seme alabak euskaraz haztea naturaltzat jo zuten guraso “Ero Haiek”-ena.