Aplikazio habiaratuak
Cabecera Feria Medieval 2026
Aplikazio habiaratuak
Feria Medieval 2026
Gure hiria, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen. Merkatuei esker, Hondarribia, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen.
Arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, eta abar, gure Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintzaz eta langintza egokiaz goza dezagun.
Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira.

Aplikazio habiaratuak
Feria Medieval 2026 • Erakustegiak
- Artisautza eta janarien 80 stand
- Aintzinako tresnen erakusketa
- Aintzinako kanpamendua
- Arabiar haima
- Buztina
- Brun burdinola
- Beira puztua
- Tradiziozko jokoak
- “El Trapi” haur tailerra
- Pottokak (C.H. Jaizubia)
- Arku jaurtiketa (Azeri A.T.)
- Aldi bereko xake partidak (Marlaxka X.K.)
- Gaiteroak
- Txotxongiloak
- Juglareak
- Malabaristak
- Ipuin kontalariak
- Hondarribiko erraldoiak (Izugarria)
- Aintzinako eskrima (Viajeros de Arcadia)
- Söl de Lotö
- Grehiza
- Taun Taun-en tinglaua
- Magoak
Aplikazio habiaratuak
Feria Medieval 2026 • Programazioa
Larunbata eta igandea
10:00-14:00 / 17:00-21:00
Artisautza, erakustegiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak.
Argazki lehiaketa
“Hondarribiko Erdi Aroko Azoka”. Oinarrietarako esteka.
Argazki erakusketa
“Hondarribiko 2025eko Erdi Aroko Azoka”. Arma Plaza · Ekainaren 8tik 22ra
| EGUNA | ORDUA | LEKUA | EKITALDIA |
|---|---|---|---|
| 12 | 18:30 | Polborina | Papillon zinekluba |
| 12 | 19:00 | Itsas Etxea Auditoriuma | Dantzaburua: Pilar Peña Dantza Eskola |
| 13 | 18:00 - 19:00 | Itsas Etxea Auditoriuma | Dantzaburua: Amaiyuu Dantza Studio |
| 14 | 18:30 | Itsas Etxea Auditoriuma | Dantzaburua: Escuela Carlos Zapiain |
| 14 | 12:00 | Santa Madalena | Mutsikoak |
Aplikazio habiaratuak
Feria Medieval 2026 Jolasa

Non dago Peio?
Hondarribia ezagutzeko doako jolas bat Erdi Aroko Azokan
Hondarribiko Erdi Aroko Azokak aurten proposamen berezi bat izango du: "Non dago Peio?", ondarea, jolasa eta sare sozialak uztartzen dituen bilaketa interaktiboa, herritarrak eta bisitariak alde zaharreko kaleetan barrena ibiltzera gonbidatzeko.
Ekimenaren sortzailea Artkham Creations artisau marka da, eta istorioaren protagonista Peio izeneko txito txiki bat da. Azokarako ilusio handiz prestatzen aritu ondoren, bat-batean desagertu egin da hiriko kaleetan.
Parte-hartzaileek pista sorta bati jarraitu beharko diote, bai kalean bertan bai sare sozialen bidez, Peioren ezkutalekua aurkitzeko. Bidean, Hondarribiko txoko esanguratsuak, ondare historikoko xehetasunak eta herriaren inguruko bitxikeriak ezagutuko dituzte, esperientzia dibertigarri eta parte-hartzailea bihurtuz.
Jarduera guztiz doakoa da eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago: familiei, bisitariei, gazteei eta helduei, azoka beste modu batean bizitzeko aukera eskainiz. Erronka osatzen dutenek Peiorekin lotutako oroigarri berezi bat eskuratu ahal izango dute, eta ekitaldian antolatutako beste dinamika batzuetan parte hartu.
Proiektuaren helburua da tokiko artisautza herritarrengana hurbiltzea, herriko espazio publikoetan parte-hartzea sustatzea eta kultura modu berritzailean bizitzeko aukerak sortzea, kalea eta sare sozialak uztartuz.
Jokoari buruzko informazio guztia eta pistak Artkham Creations-en sare sozialen bidez argitaratuko dira Erdi Aroko Azokaren egunetan.
Lortuko al duzu Peio aurkitzea azoka amaitu aurretik?


