Aplikazio habiaratuak
Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoaren Astea Erdi Aroko pintxo lehiaketa
2026ko Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoaren Astea Erdi Aroko pintxo lehiaketa
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoaren Asterako eta 2026ko Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketarako deia egiten du, baldintza hauen arabera:
Deialdia eta izen-ematea
- Lehiaketan, pintxoak zerbitzatzen diren Hondarribiko ostalaritza establezimenduetan lan egiten duten profesionalek hartu ahal izango dute parte.
- Parte-hartzaile bakoitzak Erdi Aroko pintxo bakarrarekin hartu ahal izango du parte.
- Erdi Aroko pintxoak bi edo hiru mokadutan jatekoa izan beharko du.
- Erdi Aroan Iberiar Penintsulan zeuden osagaiak erabili beharko dira. Honako elikagai hauek erabili ahal izango dira: garia eta bere eratorriak, esnea, arrautzak, ehiza haragia, hegaztien haragia eta abereen haragia, perretxikoak eta olioa, arraina, eta abar: hau da, Amerika aurkitu aurretik hemen zeuden jakiak. Aitzitik, ezin izango dira beste osagai hauek erabili: patata, tomatea, artoa, fruta tropikalak, kalabaza, piperra, eta txokolatea, besteak beste.
- Epaimahaiak bertako produktuak erabiltzea balioetsiko du, baina ez da hala erabiltzea nahitaezko baldintza izango.
- Parte-hartzaileek lehiaketarako eskabide orria bete eta aurkeztu egin beharko dute, pintxoaren osagaiak, beraien datu pertsonalak eta ordezkatzen duten establezimenduaren izena azalduz.
- Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira Udaleko egoitza elektronikoaren Sarrera erregistroaren bidez. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako gainerako bideetatik ere aurkeztu ahal izango dira.
- Bide telematikotik aurkeztu beharko dituzte Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren gaia diren pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek, eta gainerako subjektuek.
- Izen-ematea doakoa da, eta onartzeko epea apirilaren 30ean itxiko da. Epez kanpo iristen diren izen-emate orri guztiak ezetsi egingo dira.
Astearen garapena, lehiaketa eta kategoriak
2 kategoria ezartzen dira:
- Lehenengo kategoria Erdi Aroko Pintxoaren Asteko Herri Epaimahaiaren Saria da: Sari bat egongo da publikoaren boto gehien lortzen duen Erdi Aroko Pintxoaren Astean parte hartzen duen pintxoarentzat.
- Bigarren kategoria, Erdi Aroko Pintxorik Onenerako Saria izango da, 2026ko Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketan irabazten duen pintxoarentzat; horixe izango da Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Nazioarteko XVIII. Lehiaketan Hondarribiko ordezkaria.
Parte hartzen duten establezimenduetan maiatzaren 29tik ekainaren 7 arte eskaini beharko zaizkie pintxoak bezeroei, bi egunak barne, pintxoen ohiko ordutegian.
Sariak
Bi sari ezartzen dira:
- Herri Epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena, 200 €-ko saria; parte hartu ahal izango dute Erdi Aroko Pintxoaren Astean parte hartzen duten establezimendu guztiek; aukeraketa publikoaren botoen arabera egingo da. Establezimendu irabazlea herri epaimahaiaren zozketako irabazleari 50€tan baloratutako pintxo eta edari dastaketa bat ordaintzera konprometitzen da.
- Erdi Aroko Pintxorik Onenarentzako saria, 300 €-koa; parte hartu ahal izango dute 2026eko Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek. Establezimenduak pintxo irabazlearekin Hondarribia ordezkatuko du Valencia de Alcántaran egingo den Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Nazioarteko XVIII. Lehiaketan. Pintxoaren hautaketa Lehiaketaren antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek egingo du.
Herri Epaimahaiak pintxoak balioetsiko ditu esku-orrietan dauden kupoien bidez, eta kupoi horiek parte-hartzen duten establezimenduetan eta bi turismo bulegoetan antolatzaileek gaitutako boto-ontzietan sartu beharko dituzte bezeroek, maiatzaren 29tik ekainaren 7 arte, biak barne, zabalik dauden ordutegian.
Epaimahai profesionalak establezimenduan bertan balioetsiko du 2026ko Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketan parte hartzen duen pintxoa. Epaimahai horrek balioetsiko ditu zaporea, aurkezpena, originaltasuna, eta Hondarribiko bertako Erdi Aroko osagaien erabilera.
Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketaren epaia apelaezina izango da. Lehiaketaren emaitza ekainaren 10etik aurrera iragarriko da, Hondarribiko Udalean egingo den ekitaldi batean.
Gaiarekin lotutako dokumentazioa