Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Erdi Aroko Azokako argazki-lehiaketa 2022

Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko 2022. urteko "Erdi Aroko Azoka"ko argazki lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork har dezake parte.

 

Datak

2022ko ekainaren 11n eta 12an.

Azokaren ordutegia: larunbatean, 12:00etatik 21:00etara eta igandean, 11:00etatik 21:00etara.

 

Lekua

Hondarribiko Alde Zaharra.

 

Gaia

Hondarribiko 2022 urteko Erdi Aroko Azoka.

 

Modalitatea

Argazkia, koloretan edo zuri-beltzean.

 

Lanak eta aurkezpena

Partaide bakoitzak gehienez lau (4) argazki aurkez ditzake, saritu edota argitaratu gabeak.

Irudiaren neurria guztira: 20 x 30 zentimetro (markorik eta euskarririk gabe).

Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak.

Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere barnean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira.

 

Nora eraman eta epeak

Lanak norberak eramanda edo postaz nahiz mezulari bitartez bidalita honako helbide honetara eraman ahal izango dira:

  • Hondarribiko Udala – BAZ (Biztanle Arreta Zerbitzua)
    Javier Ugarte 6, 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
  • Ordutegia: 09:00etatik 13:30era

Gutunazalean adierazi beharko delarik:

  • "Erdi Aroko Azoka Argazki Lehiaketa  2022", 2022ko uztailaren 1ko 13:00 orduak baino lehen.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Sariak

  • 1. saria: 500 €
  • 2. saria: 400 €
  • 3. saria: 300 €

Sari hauei dagokien P.F.G.Z. kenduko zaie.

 

Saria banaketa

Herriko jaietan izango da.

 

Oharrak

  • Udalak web orrian berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Udalak, aurkeztu diren argazki guztietatik 2020ko Erdi Aroko Azoka iragarriko duena aukeratuko du (egiten bada).
  • Lehiatzaile bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
  • Antolatzaileen iritziz, merezi duten lan guztiak argitaratzeko eskubidea izango du, egilearen izena aipatuz.
  • Udalak jasotako argazkiekin (guztiekin edo aukeratutako batzuekin) erakusketa egin liteke.
  • Erakusketaren baitan legoke argazkiak itzultzeko data: erakusketa bukatu eta hurrengo bi asteetan.
  • Antolatzaileek ahalik eta hobekien zainduko dituzte argazki hauek, baina hondatu edo galduko balira, ez lukete inolako erantzukizunik izango.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanek saria jasotzeko behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.

 

Informazio gehiago