Aplikazio habiaratuak
Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak
Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak
Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoaren txostena egiteko kostuaren zati bat diruz lagunduko da, baita Ikuskapen horretan ondorioztatuta Hondarribiko Udalerriaren esparruan egin beharreko lanen zati bat ere.
Norentzat
Dirulaguntzaren onuradun izango dira eraikuntzetako Jabekideen Elkarteak, baldin eta aurrez euren jabetzakoa den eraikuntza horren zati bat edo osoa birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren bat jaso badute eta EITrako dirulaguntza eskatzen badute.
Irismena
Deialdi honetan 2019 urtean zehar egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena lagunduko dira. Hauek izango dira dirulaguntza jasoko duten jarduera babestuak:
- Eraikuntzaren Jabekideen Elkarte titular eskatzaileak jaso duen Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoari buruzko txosten-galdeketa eta ebazpena,
- Beharrezkoak diren dokumentu eta zuzendaritza teknikoa,
- Ikuskapenaren ondorengo ebazpenean zehaztu diren lanetako obrak, eraikuntzaren elementu komunei dagozkienak, eta beti ere ebazpenaren igorpena eta lanen zuzendaritza eta burutzea ebazpenak zehaztutako epean betetzen badira. Laguntzen funtsak agortu arte emango dira.
Epea
Dirulaguntzak eskatzeko epea deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguneko biharamunean ireki eta irailaren 28an itxiko da.
Zenbatekoa
Dirulaguntzaren bidez babestutako lanen aurrekontuaren %10 estaliko da, gehienez ere HIRU MILA (3.000.-) EUROKO kopurura arte.
Dirulaguntzen eskaera eta kontzesiorako prozedura
Eraikuntzetako Jabekideen Elkarteek dirulaguntza hauek jaso nahi izanez gero, eskaera BAZen bulegoan aurkeztu beharko dute jendeari arreta egiteko ordutegian, eta ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Dirulaguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta
- Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
- Banketxe edo aurrezki kutxa batek luzatutako kopia, dagokion urtean kontu korronte baten titularra dela egiaztatzen duena.
- Beste sail, instituzio, erakunde eta abarren aurrean eskatutako eta dagokionean jasotako dirulaguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izateko egoeran egotea egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
- Egindako lanen deskribapen xehea, bai eta diruz lagunduko diren EITtik eratorritako lanen zerrenda ere.
- Diruz lagundu ahal izango diren lanen aurrekontu xehea.
- Jaulkitako fakturen eta egindako gastuen zerrenda.
- Obra-lizentziaren kopia.
- Hutsuneen zuzenketa ziurtagiria eta lanen amaierako ziurtagiria beharrezko oniritziekin hala behar izanez gero, edo lanen proiektu teknikoa behar ez izatekotan, EITaren indarrean dauden xedapenetan erregulatutako eredua jarraitzen duen hutsuneen zuzenketa ziurtagiria.
- Egindako lanei buruz Eusko Jaurlaritzak jaulkitako ziurtagiria.
- Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza bere osotasunean jaso izanaren frogagiria.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Erlazionatutako dokumentuak
Dokumentuak deskargatu