Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu ingurumena

Aplikazio habiaratuak

Komunitate energetikoei buruzko saioak

Energia-komunitateei buruzko saioak

Energia komunitateak

Ba al zenekien eredu energetiko iraunkorragoa eta bidezkoagoa lortzen lagun dezakezula eta, gainera, argiaren fakturan aurrezpena izan dezakezula? Hori da energia komunitate baten funtsa: energia modu kolektibo, demokratiko eta jasangarrian kudeatzea.

Energia komunitateek aukera ematen dute hiritarrek, jarduera ekonomikoek, udalek, eta beste eragile publiko zein pribatuek elkarrekin energia berriztagarria sortzeko (adibidez, udal-eraikinetako eguzki-panelekin) eta parte hartzen dutenen artean banatzeko. Baina aurrezpen ekonomikotik harago doaz: kohesio soziala, energia burujabetza eta ingurumenarekiko konpromisoa ere sustatzen dituzte.

Hondarribiak lehen urratsa eman du sektore guztientzat saio irekiak antolatuz. Hondarribiko Udalak energia-komunitate bat sustatzeko informazio eta hausnarketa prozesu partehartzailea jarri du martxan.

Horretarako, saio irekiak antolatuko dira urrian hiritarrentzat eta jarduera ekonomikoentzat, orokorrean hiriarentzat energia-eredu garbiago, bidezkoago eta tokikoago bat elkarrekin eraikitzeko.

Saioetan interesa duen orok parte hartu dezake, oro har: hiritarrek, auzo-elkarteek, jarduera ekonomikoek, ikastetxe pribatuek, finka-administratzaileek, eta abar.