Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Emakumea Hondarribian Ikerketa Beka 2018

"Emakumea Hondarribian" ikerketa beka

2018 ekitaldiari dagokion «Emakumea Hondarribian» emakumearen arloa iker­tze­ko bekaren inguruko deialdia egitea, lehia araubidean, oinarri arau­tzai­leen arabera. Beka bi urtetik behin deituko da.  

2018ko deialdiaren ikerketa gaia «Emakumea eta itsa­soa» da.

 

Norentzat

Beka hau eskatu ahal izango dute eskabidea aurkezterakoan 18tik 35 urtera dituztenek.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da graduatu mailako titulua edo hortik gorakoa izatea. Taldeen kasuan, gu­txi­enez erdiak bete beharko du baldin­tza hori.

Euskara maila: eska­tzai­leak Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi­a Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea, hau da EGA agiria, 3.HE eta abar, egiaztatu beharko du, dagokion titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.

 

Epea

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita zenbatzen hasita hilabetekoa izango da, igande edo baliogabea izan ezik; horrela suertatuz hero, hurrengo lanegunera atzeratuko baita.

Eskabideak bidaltzeko azken eguna azaroaren 12a izango da.

Eskabideak non aurkeztu: Erregistro Elektronikoaren bitartez, B.A.Z-en edo legeak arautzen duen edozein bidetik.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Beka eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Espediente akademiko zehaztuaren eta osatuaren fotokopia. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
  • Eskatzailearen Curriculum Vitaea, Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako ereduaren arabera, (BA-Zen edo udal web orrian, www.hondarribia.eus, eskuragarri) eta titulazioa eta merituen egiaztagirien fotokopiak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
  • Euskarazko gaitasuna frogatzen duen dokumentua: eskatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bate-ratuko C1 maila edo baliokidea, hau da EGA agiria, 3.HE eta abar, egiaztatu beharko du, dagokion titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
  • Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialde-koa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Iker-tzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana gara-tzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Kale Nagusia 20. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa

 

Online Tramitazioa

Erregistro Elektronikoa