Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
banner cabecera
Aplikazio habiaratuak
Programa para la aceptación de la diversidad corporal y la salud mental y física
Elikadura-hitzaldiak
Gorputz aniztasuna eta osasun mental eta fisikoa onartzeko programa
Gaur, 2023an martxan jarri dugun eta 2024 urtearen amaiera arte luzatuko den programari buruz hitz egitera gatoz. Dena iaz hasi zen, eman genituen zenbait hitzaldirekin (hemen ikus dezakezun bezala) eta Ama Guadalupekoa Ikastetxean hasi genuen proiektu pilotu batekin.
Proiektu pilotu horrek bi fase zituen:
- Lehenengo fasean ikastetxeko ikasgeletara joan ginen ikasleekin gorputz aniztasuna onartzeari buruz hitz egiteko, edertasun ereduei buruz sare sozialetan ikusten diren irudien aurrean eta arrakastarekin nola lotzen diren ikusita begirada kritikoa pizteko, eta osasun fisiko, mental eta soziala sustatzeko elikadurari buruz hitz egiteko.
- Bigarren fasean elikadura osasungarriari buruzko, gorputz aniztasuna onartzeari buruzko eta janariari eta gorputzari lotutako arrisku jokaerak prebenitu eta antzemateari buruzko hitzaldiak eman genituen.
Hala, proiektu honen helburua ikasle eta nerabeen osasuna (fisikoa eta mentala) zaintzea eta janariari eta gorputz irudiari lotutako osasun arazoak prebenitzea da, jokaera kritikoa sortaraziz ingurunetik eta komunikabideetatik jasotzen dituzten mezuen aurrean.
Baina helburu hori lortzeko ez da nahikoa beraiengan ikuspegi kritiko hori sustatzea, beraien inguruneari ere (gazteen eguneroko bizitzako pertsonei) hausnarrarazi behar diegu.
Beharrezkoa da ingurune horren kontzientzia piztea, beraiek baitira modu inkontzientean mezu zaharkituak eta kaltegarriak agian bidaltzen ari direnak, janariari eta itxura fisikoari buruz:
- Ondo portatu zarenez gaur izozki bat jan dezakezu.
- Hobe duzu beste galtzak janztea, hauek ipurdi handia egiten dizute.
- Gaur izugarri bazkaldu dugu, beraz ez dugu afalduko.
- Zuk ezin duzu hau jan, pediatrak argaldu behar duzula esan du.
- Bikini operazioari ekin behar diogu, uda baitator et gizen baikaude.
Zer da osasun programa hau
Gure eguneroko jardunan, gure nutrizio kontsultan, gero eta Elikadura Nahasmendurako Jokaera gehiago ikusten ditugu, eta horien artean, gero eta gehiago dira Elikadura Nahasmendurako Jokaera ez espezifikatuak edo janariarekin eta gorputzarekin harreman txarra duten pertsonen kasuak.
Hori ez da kasualitatea, gaur egungo gizartean bizitzearen ondorioa da: emakumeengan argaltasuna sustatzen da eta gizonengan gorputz gihartsuak. Ondorioz gorputz irudiarekiko nahigabea soartzen da.
Edertasun kanona lortzea, estetika zehatz bat nahi izatea, ez da dohainik lortzen den gauza, eta kasu askotan bidean osasuna galtzen da, bai fisikoa eta bai mentala. Maiz ikusten ditugu urtean zehar dieta bat eta beste bat egiten dituzten pertsonak, arrisku jokaerak izaten, konpentsazioak egiten, lortu ahal izateko ahaleginez ustez lortu ahal eta behar den gorputza.
Horregatik, osasun zentroa garen aldetik, programa bat sortu dugu Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, norberaren gorputzaren eta elikagaien arteko harreman txar horren ondoriozko osasun arazoak prebenitzeko. Gorputza ez onartzearen ondoriozko osasun arazoak, hain zuzen ere..
Norentzat da programa hau
Osasun programa, gaian interesa duten guztientzat da. Sarrera irekia eta dohainik da, eta ez da lekua erreserbatu behar joan ahal izateko.
Hitzaldi hauek zuretzat dira...
- janariekin duzun harremana ez dela ona pentsatzen baduzu.
- zure bizitzan zehar mila dieta egin badituzu eta zuk espero zenuen emaitza lortu ez baduzu.
- zuk izan nahi zenukeen gorputza lortzeko borondate nahikoa ez duzula sentitzen baduzu (spoilerra: ez da borondate eza huts egiten duena).
- ez badakizu nola atera dieten zurrunbilotik..
- ez badakizu zer dagoen dietaren kulturaren ikuspegitik urrun. .
- ez badakizu zergatik sentitzen zaren hain gaizki elikagai mota bat jatean.
- ez baduzu ulertzen zergatik jaten duzun une jakin batzuetan horrenbeste..
- elikadura zehatz bat emateagatik zure bizitza soziala kaltetu egiten dela sentitzen baduzu.
- zure seme-alabek janariekin eta gorputzarekin harreman sanoa gara dezaten nahi baduzu.
Programaren egutegia eta ordutegia
Osasun programa 9 hitzalditan banatuta dago, eta 2023ko azarotik 2024ko ekainera bitarte emango dira. Gaiek ordena logiko bat izango dute, eta denetara joatea gomendatzen dizuegun arren, hitzaldien haria jarrai dezakezue horietakoren batera joaten ez bazarete.
Hitzaldiak presentzialak izango dira, Hondarribian, ordu bete iraungo dute, eta 18:30ean hasiko dira, areto hauetan: