Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

2024ko Hondarribiko Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa

2024ko Hondarribiko Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak “2024ko Hondarribiko Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa” antolatu du, gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.

 

Deialdia

Maila bakarra "2024ko Gabonetako Eraskusleihoa".

Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.

 

Izenematea

Izenemate orria beteta aurkeztu beharko da Hondarribiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez ondorengo helbidean: http://www.hondarribia.eus/eu/izapide-udal-erregistroa. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik.

Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoek eta izaera juridikorik gabeko erakundeek. BAZen bulegoan horretarako laguntza emango zaie tramite hau era elektronikoan egiten ikasteko.

Eskabidea formalizatzeko eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

Izenematea doakoa da eta onarpen epea azaroaren 25ean irekiko da eta abenduaren 13an itxiko da (biak barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.

Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko akreditazio/irudi bat deskargatu beharko dute partehartzaileek Udal webgunetik (Hasiera / Tramiteak / Jarduerak, Ekitaldiak eta Lehiaketak) eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago, partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da.

 

Informazio gehiago

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Lehiaketaren garapena

Garatutako gaiak gabonetako giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.

Erakusleihoek 2024ko abenduaren 16tik 2025ko urtarrilaren 6ra egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin, biak barne, eta establezimenduek hala nahi badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai.

 

Lehiaketaren kalifikazio irizpidea

Erakundeak epaimahai kideak izendatuko ditu, eta gaiari buruzko gaitasuna izango dute.

Epaimahaiak ebaluatzeko garaian ondoko ezaugarriak hartuko ditu kontuan:

  • Diseinua
  • Sormena
  • Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena

Epaimahaiak balorazioa egiteko establezimenduak bisitatuko ditu, eta puntuaketa 1etik 5era bitartekoa izango da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2024ko abenduaren 20an jakinaraziko da emaitza.

 

Sariak

Hiru sari emango dira:

  • 1.saria: 450,00 €.
  • 2.saria: 300,00 €.
  • 3.saria: 200,00 €.

Sariak jaso ahal izateko, onuradunak kontu korronteko jabea dela ziurtatzen duen hirugarrenaren fitxa ekarri beharko da banketxearen zigiluarekin. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.

Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artean.

 

Onarpena

“2024ko Hondarribiko Gabonetako XIV. Erakusleiho lehiaketa” parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Informazio gehiago Udaletxeko Biztanleen Arreta Zerbitzu (BAZ) bulegoan.

 

Informazio gehiago

 

Deskargatu dokumentuak