Aplikazio habiaratuak
Dorreak, gazteluak eta defentsa-gotorlekuak
Dorreak, gazteluak eta defentsa-gotorlekuak
Udalerriko eraikin militarrak.
San Telmo gaztelua
Asturiagako babes-portuaren gainean dagoen gaztelu txiki honi, besteak beste, Piraten Gaztelu izena ere ematen zaio. Filipe II.ak eraiki zuen 1598an, portuan aingura botatzen zuten ontziak pirata eta kortsarioetatik babesteko. Gaur egun jabetza pribatukoa da. Higer Lurmuturrean itsasargi bat dago.
Guadalupeko Ama Birjinaren Gotorlekua
1900. urtean eraiki zen Jaizkibel mendian, Guadalupeko santutegitik hurbil. Oiartzungo lubaki-eremuko parte eta bertako gotorlekurik sendoena da. Poligono itxurako gotorlekua da, kaponerekin defendatutako lubanarroa du, eta 69 artilleria-pieza eta 750 soldaduko gudarostea edukitzeko dago prestatuta.
1976an abandonatu zuen Armadak. Presondegi militar eta soldadugaiak hezteko kanpamentu gisa ere erabili izan da 1940 eta 1950eko hamarkadetan. Egun, Udalaren jabetza da, eta uda osoan bisita daiteke. Izena emanda, urte osoan zehar ere bisita daiteke. Kultura-ondasun izendatu da, eta monumentu multzo gisa dago inbentariatuta. Donejakue bidearen kostaldeko ibilbidea babesteko ekimenetan ere hartzen da barne.
Jaizkibel mendiko dorreak
Azken karlistadaren amaieran eraiki zituzten gudaroste liberalek.
San Enrike gotorlekua
Jaizkibel mendiko tontorrean dago. Azken karlistadan eraiki zen. Oinplano angeluzuzena du, eta saihetseko erasoei aurka egiteko lau bateria ditu.