Aplikazio habiaratuak
Desgaitasunaren balorazioa
Desgaitasunaren balorazioa
Desgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea du xedea. Desgaitasun gradua portzentaje moduan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.
Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonei zuzenduta dago, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.
Norentzat
- Hondarribian erroldatuta egotea.
- Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
- Urritasun edo desgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Ezinbestekoa da gizarte langile batekin egoteko hitzordua hartzea
Izapideak non egin
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
|
Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza |
Beharrezko dokumentazioa
- Gizarte-langile batekin egoteko aurretiko zita eskatu.
- Eskatzailearen NAN edo nortasuna ziurtatzeko dokumentua: Familia Liburua / Pasaportea edo Egoiliar Txartela.
- Gizarte Segurantzako zk.
- OSASUN TXOSTENA:
- Diagnostikoaren data eta tratamenduaren hasiera, tratamendu-mota eta hala badagokio agerraldien maiztasunak eta hobera/okerrera egiteko aukerak biltzen dituen Osasun Txostena (eredu ofizialean).
- Dagokion espezialistaren txostena (tratamendua espezialistarekin egiten bada).
- Aparatu edo sistema bakoitzaren baloraziorako proba espezifikoak (balorazio-sailean eskatu behar dira: erradiografiak, experiometriak, audiometriak, analitikak).
- Baloraziorako interesgarritzat jotzen diren beste hainbat txosten (eguneratuak).
Eskaera ez da ebatziko dagokion gizarte-langilearekin zita burutu arte.
Araudia, informazioa eta inprimakiak
Dokumentuak deskargatu
- 1971/99 Errege Dekretua, 1999ko abenduaren 23koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (BOE 2000-01-26, 22. zk.). Gaztelaniaz
1856/2009 Errege Dekretua, 2009ko abenduaren 4koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua aldatzekoa (BOE 2009-12-26, 311. zk.). Gaztelaniaz
Desgaitasunaren balorazioa - Eskaera [PDF]