Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Zalantzak. Galderak eta erantzunak

COVID-19aren pandemiak eragindako krisian zehar udal zerbitzuak zabaldu egin dira, herritarrei ahalik eta eragin txikiena sortzeko moduan.

Nahiz eta ez dugun gure bulegoetan aurrez aurreko zerbitzurik, zure esku ohikoenak diren tramiteetarako lotura eta zerbitzu guztiekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak jartzen ditugu.

Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web
Web edukia bistaratu

faq

Azken eguneratzea: 2021-10-07

Urriaren 7tik indarrean dauden neurri nagusiak

  • Osasun-larrialdia. . Bilakaera epidemiologiko positiboari esker, Lehendakariaren Dekretu bidez amaitu da Osasun Larrialdia. Hala ere, osasun-krisia ez da amaitutzat eman behar. Beharrezkoa da prebentzio-jarrera zibikoa izatea.
  • Indarrean dauden neurriak. Osasun Sailburuaren agindu baten bidez, maskarak nahitaez erabili behar dira, edukiera %80koa izango da 5.000 pertsonatik gorako esparru itxietan, eta debekatuta dago jatea edo edatea ekitaldietan barruan zein kanpoaldean.
  • Prebentzio-protokoloak. Gizarte-, kultura- edo kirolekitaldi guztietan eta erabilera publikoko establezimenduetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezartzen dituen Jarraibideak eta Gidak errespetatu beharko dira.
  • Ondoriorik gabeko neurriak. Ondoriorik gabe geratzen dira ordutegiak, edukierak edo jardueren egituraketa mugatzen zuten gainerako neurriak.
  • Noiz den nahitaezkoa maskara erabiltzea.
    • Espazio itxiak. Nahitaezkoa da erabilera publikoko edozein espazio itxitan, esate baterako, merkataritza
    • Aire zabalean. Jakina, edozein aglomeraziotan eta pertsonen arteko distantzia mantentzea ezinezkoa denean.
    • Ostalaritzan. Taberna eta jatetxeetan, diskoteketan, txokoetan edo gazteen lonjetan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da, irensten den unean izan ezik, bai barrualdean, bai terrazetan.
    • Kirola. Ez da nahitaezkoa naturguneetan, hiri-inguruneetan oinezkorik ez dagoenean, taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoko jarduera fisiko biziko aparteko uneetan. Barruko gainerako kirol-jardueretan nahitaez erabili behar dira.
    • Garraioa. Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea bidaiarien edozein garraiobide erabiltzean.
  • Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak. Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia eta eskuen higienea. Jende pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, kasuen miaketan laguntzea eta berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

Aplikazio orokorreko neurriei buruzko galderak eta erantzunak

Osasun-larrialdiaren amaiera

Horrek esan nahi du pandemiaren bilakaerak eta, batez ere, ospitaleetan eta ZIUetan duen eraginak kritikoa izateari uzten diola eta, beraz, gizarte-jardueren funtzionamendu normalizatuago batera itzul daitekeela. Horrela, osasun-larrialdiko egoera batetik osasun-zaintzako egoera batera pasatzen gara.

Bizi Berri IV Planaren 1. mailan ezarritako helburuak lortu dira, osasun-larrialdiari amaiera emateko eta ordutegiak, edukiera eta jardueren egitura mugatzeko neurriak altxatzeko. Zehazki: 40 ohe baino gutxiagoko ZIUko okupazioa; 60 ohe inguruko intzidentzia-tasa eta beheranzko joera pixkanaka; eta %90eko txertaketa pauta osoarekin.

Ez. Zalantzarik gabe, egoerak hobera egin du, baina horrek ez ditu erabat desagerrarazten ezkutuko ziurgabetasunak eta mehatxuak, hiru puntutan kontzentratzen direnak: birusaren aurreikusezintasuna, mutazio-gaitasun handia duelako; txerto-defizita planetako eremu zabaletan; eta immunitate naturalak edo txertoak irauten duen ziurgabetasuna.

Osasuneko sailburuaren aginduaren bidez, Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluaren esparruan lotzen gaituzten neurri hauek mantentzen dira:

  • Maskara nahitaez erabili beharra (ikus aurrerago).
  • Edukiera ehuneko 80ra mugatzea 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxietan.
  • Ekitaldietan elikagaiak eta edariak hartzeko debekua, ura izan ezik, barruko zein kanpoko esparruetan. Ostalaritzarako eta jatetxeetarako guneetan bakarrik kontsumitu ahal izango da.

Eraginik gabe geratzen dira ordutegia, edukiera eta jardueren egituraketa mugatzen dituzten gainerako neurriak.

Egoera berria

Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduerak ixteko eta irekitzeko ordutegia arlo horretan aplikatu beharreko ordutegien ohiko erregulaziora egokituko da.

Oro har, lokal eta instalazio guztietarako baimendutako gehieneko edukiera % 100ekoa da, eta pertsonen arteko distantziak ez du horretarako baldintzarik sortzen.

Bai. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira

Ostalaritzari eragiten dioten neurriak etengabeko aireztapena eta maskara erabiltzea dira. Nahitaez erabili behar dira beti, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Gainerako neurriak indarrik gabe geratu dira.

Taberna edo jatetxe bateko kanpoaldeko edo terrazako perimetro naturalean, establezimendu horretan bertan erositako edaria edan edo zutik har daiteke. Ordutegi muga udal ordenantza bakoitzak ezartzen du.

Ostalaritzan bezala, baimendutako gehieneko edukiera edukieraren ehuneko 100ean berrezartzen da, eta etengabe aireztatu eta maskara erabili beharra zehazten da. Gainerako neurriak indarrik gabe geratu dira.

Lonjak, gazteentzako lokalak eta antzekoak berriro irekitzea baimentzen da, gainerako establezimenduetako baldintza berberetan. Bereziki, aireztapen etengabea eta maskararen erabilera.

Era berean, edukieraren %100 baimentzen da, eta gogorarazten da maskara erabiltzea nahitaezkoa dela uneoro, elikagaiak eta edariak hartzeko unean izan ezik.

Esparru irekietan egiten diren gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldiak edukieraren %100eko edukierarekin gara daitezke. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxietan egiten diren ekitaldietan, gehieneko edukiera %80 izango da.

Ez. Ekitaldiak egiten diren bitartean (Kontzertuak, kirol-lehiaketak, zinemak, antzerkiak, etab.), publikoak ezin du elikagaiak edo edariak kontsumitu, ura izan ezik.

Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. Hau barneko zein kanpoko esparruetan aplikatu beharko da. Gune horietan, normalean horretarako erabiltzen ez diren zonak edo eremuak sartzen direnez gero, puntualki, ostalaritza-jardueretarako gaitzen dira (koktelak, catering-zerbitzuak, herri-bazkariak, etab.).

Maskararen erabilpenari buruzkoa

Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, erabilera publikoko edozein gune itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan, kultu-lekuak eta lantokiak barne.

Aire zabaleko guneetan nahitaez erabili beharko dira, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea, elkarrekin bizi diren pertsona-taldeen kasuan izan ezik. Ondorioz, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da pilaketak izaten dituzten hiri-ingurune guztietan.

Ingurune naturalean ez da maskararik erabili beharko, betiere pilaketarik edo metaketarik ez badago elkarrekin bizi ez diren beste pertsona batzuekin.

Era berean, aplikatzekoak izango dira maskarak ez erabiltzeko arrazoiak eta kasuak, betiere 13/2021 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluak aldarazitako 2/2021 Legearen 6. artikuluan legez aurreikusitako eran.

Kasu horietan, norbaiti eskatzen zaionean egiaztatu dezala maskara erabiltzetik salbuetsita dagoela, desgaitasun- edo mendekotasun-maila adierazten duen agiri baten bidez dokumentatu beharko du egoera hori, edo, bestela, horretarako egindako mediku-ziurtagiri baten bidez.

Bai. Ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, bai eta jatetxeetan ere, maskara erabiltzeko derrigortasuna une jakin batean etengo da soilik: elikagaiak edo edariak hartzeko unean, hain zuzen ere. Bestela, beti erabili behar da, bai barrualdeetan, bai terrazetan.

Lehen esan bezala, maskara nahitaez erabili beharra joko-establezimenduei, txokoei eta elkarte gastronomikoei, lonjei, gazte-lokalei eta antzekoei, diskotekei eta gaueko aisialdiko establezimenduei aplika dakiekeen neurria da.

Edozein kirol-jardueratan, ez da maskara erabili beharko espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan bainua hartzerakoan, taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.

Gainerako kirol-jardueretan (makina-aretoetako jarduerak, programatutako jarduerak, ikastaroak, etab.), kiroldegietan edo gimnasioetan egiten badira, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoek maskarak erabiltzea edozein garraiobide hartzen dutenean; hain zuzen ere, bidaiaren hasieratik bidaia amaitu arteko tarte osoan, legezko salbuespen-kasuetan izan ezik. Garraio pribatuan, ez da beharrezkoa izango maskarak erabiltzea, baldin eta bidaiariak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean. Garraioaren arloko profesionalek ere maskara eraman beharko dute zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta jendearengandik bereizitako lanleku propiorik edo babes-manpara baten bidez bereizitako lekurik ez badute.

Osasun-erantzukizuneko betebeharrei buruzkoa

Maskara erabiltzeaz, barrualdeen etengabeko aireztapena, pertsonen arteko distantzia eta eskuen higienea. Horretaz gain, aglomerazioak saihestea, txertaketan parte hartzea, kasuak arakatzen laguntzea eta berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

Bai. Kutsatutako pertsonek eta haiekin harremana izan dutenek derrigorrez kolaboratu behar dute COVID-19 Kasuak eta Kontaktuak Zaintzeko EAEko Sarearen bilaketa- eta trazabilitate-lanetan. Hori dela eta, herritarrei eskatzen zaie zehaztasunez erantzuteko jarraipenaren arduradunek egiten dizkieten deiei, eta eskatzen zaien informazio guztia ahalik eta azkarren eta egiazkotasunez emateko.

Pertsona guztiek bete beharko dituzte agintarien edo osasun-zerbitzuen jarraibideak, bai eta Osasun Sailarenak ere, indarrean dauden protokoloen arabera.

Bai. COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, epidemia-agerraldiek kaltetutako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta, horren ondorioz, isolamendu-betebeharrak zorrotz bete beharko dituzte, beste pertsona batzuekin lekualdatzeko edo aurrez aurre erlazionatzeko aukerarik gabe, bai eta berrogeialdiak betetzeko kutsatu izanaren susmoa duten beste pertsona edo pertsona-talde guztiei dagokienez. Horiek guztiek osasun-agintarien edo -zerbitzuen jarraibideak bete beharko dituzte, indarrean dauden protokoloen eta kasu bakoitzaren egoera zehatzaren arabera

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webgunean aurki daiteke informazioa Koronabirus berriari buruzko gardentasuna (COVID-19) atalean.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Udal zerbitzuetako telefonoak

Habiaratutako portletak
Web Form
HARREMANETARAKO FORMULARIOA
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA
Web edukia bistaratu