Aplikazio habiaratuak
Programa digitalki izapidetzeko laguntza
Programa digitalki izapidetzeko laguntza
Dokumentazioaren deskarga eta erregistrora sarbidea
1. urratsa. Dirulaguntzaren eranskinak deskargatu
Posta elektronikoan baieztatze-mezua jaso eta gero dokumentuak deskargatu dagozkion esteken bidez:
- I. Eranskina
- II. Eranskina
- III. Eranskina
- IV. Eranskina
- Dokumentazio gehigarria
2. urratsa. Sarrera erregistroa
Dokumentuak deskargatu eta gero, jaso duzun mezu elektronikoan bertan klikatu, “online izapidetzea hasi” estekan, Hondarribiko Udaleko S/I erregistroan Alta emateko prozeduran sartzeko.
S/I erregistroan sartu eta gero, klikatu berriro “online izapidetzea hasi”.
3. urratsa. Identifikazio digitala
Aukeratu zurera egokitzen den identifikazio digitala. Inolako identifikazio digitalik ez baduzu, BAK edo BAK Q ziurtagiria izapidetu dezakezu berehala IZENPE.EUS web-aren bidez. Zure NANe edo antzeko batekin ere egin dezakezu.
Erregistroaren bidezko izapidetzea
Galdetegiaren urratsak jarraitu eta erantsi aldez aurretik mezu elektronikotik deskargatu dituzun dokumentuak.
- I. Eranskina
- II. Eranskina
- III. Eranskina
- IV. Eranskina
- Dokumentazio gehigarria
1. urratsa. Identifikazio-datuak baieztatzea
Baieztatu harremanetarako zure datuak.
2. urratsa. Datu orokorrak
Eremuetan gaia zehaztu eta azaldu proposatzen dizugun testua “Itxeki Hondarribia Programarako dirulaguntza eskaera izapidetzeko dokumentazioa”. Egokia iruditzen zaizun beste edozein testu jarri dezakezu.
3. urratsa. Dokumentuak
Aldez aurretik mezu elektronikotik deskargatu dituzun dokumentuak sartu “Eskaera" motakoak direla eta deskribapen modura “Itxeki Hondarribia izapidetzeko eranskinak” direla zehaztuz eta “Itxeki Hondarribia izapidetzeko dokumentazio gehigarria”.
4. eta 5. urratsak. Laburpena, onarpena eta Frogagiria
Dokumentazioa erantsi eta gero, “Sinatu eta izapidetu” klikatu zure dirulaguntza eskaera erregistroaren bidezko sarrera bukatzeko.
Dena ondo joan bada, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan erregistroko sarrera