Aplikazio habiaratuak
Plan de reactivación Económica
Itxeki Hondarribia!
Gaur egungo egoeraren ondorioz Hondarribiko Udalak zenbait ekintza jarriko ditu martxan enpresetan eta herritarrengan krisi ekonomikoaren eragin larriak arintzeko. Hartarako zenbait neurri aurreikusten dira, hainbat talderi eragingo diotenak.
Zerga egutegia aldatzea
Herritarrei eta enpresei zergen ordainketa errazteko, dekretatu da zerga egutegia aldatzea, honela geratuz.
| ZERGA | HASIERAKO EPEA | ALDAKETA |
|---|---|---|
| Ondasun Higiezinen gaineko Zerga | Maiatzak 15 – Uztailak 1 | Abuztuak 1 – Irailak 15 |
| Ibilgailuen igarotzea | Martxoak 30 – Maiatzak 29 | Irailak 1 – Azaroak 9 |
| Trakzio mekanikoko Ibilgailuen eta Taxien Zerga | Ordainketa epean dago | Irailaren 15a arte |
Bide publikoa okupatzeagatiko tasa
Alarma Egoerak dekretatu zuen ixtea lehen mailako beharra ez ziren establezimenduak, eta hala ezin zen bide publikoa mahai, aulki eta bestelako osagaiekin okupatzeko erabili.
Hartutako erabakiak hauek dira:
- Ez egitea ordainagiririk alarma egoera deklaratzearen ondorioz egin ezin diren jardueren okupazio tasei buruz.
- Bestetik, osasun krisiak sortutako alarma egoeraren ondoriozko mugimendu mugak osorik edo zati batean kentzean berriz egin ahal izango diren okupazioei dagokienez, kontuan izan behar da balizko urruntze neurriek okupazioen aprobetxamendu txikiagoak eragingo dituztela. Hori dela eta, proposatzen da 2020ko abenduaren 31 arte % 95 murriztea ostalaritza establezimenduen mahaien, aulkien, mahaitxoen eta neurri handiko itzalkinen eta toldoen (fatxadara finkatutakoen) okupazioen kuota.
Era berean, eta etorkizuneko balizko urruntze neurriak aurreikusiz, proposatzen da Ordenantzan % 75eko murrizketa egitea okupazio horien kuotan, okupazio horiek eraginda gertatzen badira eskumena duen agintaritzak ezarritako urruntze neurrien ondorioz.
| TASA | AURREILUSITAKO DIRU-BILKETA | GAUR EGUNGO ZENBATESPENA |
|---|---|---|
| Bide publikoa okupatzea | 180.000€ | 10.000 € |
Zerga egutegiaren aldaketa
Ez egitea ordainagiririk alarma egoera deklaratzearen ondorioz egin ezin diren jardueren okupazio tasei buruz
2020ko abenduaren 31 arte % 95 murriztea okupazioen kuota.
Aparteko laguntza ekonomikoak
Laguntza hauen xedea da euren kontura lan egiten duten langileei, autonomoei eta mikroenpresei laguntzea, negozio edo merkataritza jarduera baten titulartasun, gauzatze eta garapenaren ondoriozko funtzionamendu gastu finkoei aurre egiteko, jarduera eten edo kaltetua gertatu bada haien sarreretan % 50eko murrizketa handiagoa izan dutelako 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, horrela nahitaezko itxialdi epea bukatzean, ahalik eta lasterren berrekin diezaioten haien jarduera ekonomikoari.
Jarduera etenda gertatu zaien enpresa onuradunek jaso beharreko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa da.
Jarduera etenda gertatu ez zaien baina 2019 ekitaldiko 1. eta 2. hiruhilekoen aldean haien fakturazioa % 50eko kopuruan baino handiagoan murriztu denez jarduera eraginda suertatu zaien onuradunek jaso beharreko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 500 eurokoa da.
Lehentasunezko sostengua autonomo eta mikroenpresei.
1.000 € arte etendako jarduera bakoitzeko.
500 € arte fakturazioaren murrizketagatik.
7 egun baino lehenagoko ordainketa azkarrak hornitzaileei.
Kontratazio publikoaren alorrean lehentasuna emango zaie eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainei.
Udalaren ordainketak arintzea
Ordainketa arina eta azkarra Udalari egindako zerbitzuengatik ordaintzeko dauden fakturen hornitzaileei, eta hornitzaileei 7 egunetan ordaintzeko konpromisoa epe horretan guztian zehar.
Kontratazio publikoa
Kontratazio publikoaren alorrean lehentasuna emango zaio eraikuntza sektoreko enpresa txiki eta ertainak modu positiboan aktibatu eta eragin diezaieketen mantentze obra eta zerbitzuak aktibatzeari.
Hurrengo aste eta hilabeteetan garrantzi desberdinetako lanak burutuko dira hirian: Arrantzale Auzoan eta Higer Bidean zoladuran hobekuntzak, Pierre Lotti parkean esku hartzea,Bitoriano Juaristi kalea oinezkoentzat bihurtzea, “La Muela”ko komun publikoak berritzea, Butron Pasealekuan argiteria ledera pasatzea, hilerrian hobekuntzak, Zumardiko kioskoan argiteria aldatzea...
Dirulaguntza eskatu
DIRULAGUNTZA ESKAERAK HURRENGO EGUNETAN JARRIKO DIRA ABIAN