Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
2020·03·16
Udal bulegoetan aurrez aurreko arreta etetea, bai eta udal-zerbitzu guztietan ere, Udaltzaingoan izan ezik
Udal bulegoetan aurrez aurreko arreta etetea herritar guztiei, bai eta udal-zerbitzu guztietan ere, Udaltzaingoan izan ezik. Arreta hori telefonoz, telematikoki eta Hondarribiko Udalaren webgunearen bidez emango da.
2020·03·13
Udal Liburutegia, KZgunea, Prebentzio Komunitarioa, Gaztelekua, Ikasjolas, Udal Kiroldegiko eta Jostaldi pilotalekua
Udal eraikinak aldi baterako ixtea, 2020ko martxoaren 14tik aurrera eta berriro jakinarazi arte, eta haietan egiten diren udal jarduerak aldi baterako etetea.
2020·03·13
Euskaltegia
Aurrez aurreko eskolak eten egingo dira, baina bitarteko telematikoen bidez egin ahal izango dira, zuzendaritzak eta/edo irakasleek horretarako ezarritako jarraibideen arabera.
2020·03·12
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.
2020·03·12
Gipuzkoako Aldundiak Eskola Kirola eta Federatutako Kirola suspendu ditu
Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak  ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du. Erabaki hau Gipuzkoako kirol federazioei eta entitateei jakinarazi zaie gaur goizean helburu honekin ospatu den bileran.
2020·03·12
Itsas Etxea Auditoriuma eta Kultur Etxea
IEA eta Kultur Etxeko programazioa atzeratuta.
2020·03·12
HONDARRIBIA F.E.-ak bere Futbol Eskolako entrenamendu, topaketa eta ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du gaurtik hasita eta badaezpada ere hurrengo 15 egunetan
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako aholkuak kontutan hartuta eta azken egunetan osasun publikoaren inguruan sortzen ari diren arazoak direla eta, COVID-19 virusaren hedapena ekiditeko asmoz, HONDARRIBIA F.E.-ak bere Futbol Eskolako entrenamendu, topaketa eta ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du gaurtik hasita eta badaezpada ere hurrengo 15 egunetan.
2020·03·12
Kasino Zaharraren itxiera
Kasino Zaharra itxita egongo da, eta bertako jarduerak bertan behera geratuko dira  arrisku-taldetzat jotzen delako.
Web edukia bistaratu
Osakidetza