Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2025
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2025
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko asmoz, Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du.
2025eko lehiaketaren oinarriak
Lehiaketa honek bi sari-atal ditu, Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira:
Lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.

Bi sari-atal izango ditu lehiaketa honek:
“Bordari” saria
Maila: Ipuina
Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
Hiru sari izango dira:
- Lehen saria: 800 € eta oroigarria
- Bigarren saria: 400 € eta oroigarria
- Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako.
Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.
“Satarka” saria
Maila: Olerkia
Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
Hiru sari izango dira:
- Lehen saria: 800 € eta oroigarria
- Bigarren saria: 400 € eta oroigarria
- Hondarribia saria: 400 € eta oroigarria
Oharra: 300 €tik gorako sariei % 21 kenduko zaie.
Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.
Aurkezteko epea
Bordari ipuin-lehiaketa Ekainaren 16etik irailaren 15era |
Satarka olerki-lehiaketa Ekainaren 16etik irailaren 15era |
Bi kasuetan, lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.
Lanak entregatzea Lanak entregatzeko epemuga irailaren 15a da. |