Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2025 saria

Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2025

2025eko sari banaketa

Hondarribiko Udalak antolatutako Bordari Satarka literatur lehiaketak bere 40. edizioa ospatu du aurten. Guztira 14 lan aurkeztu badira ere, Pello Otxoteko, Ainara Elizondo, Mikel Arruabarrena eta Aritz Galarraga epaileek 13 lanen artean egin dute aukeraketa, horietako batek beste lehiaketa batean saria jaso baitu.

Nobela laburraren atalean, Bordari saria, Maitane Arizti Ugartebururen Inork ez nazala horrela ikusi, jainkoarren lanak irabazi du, Tindaz izenordea erabilita. Bigarren saria Leire Sarasola Auzmendik jaso du, Bazkalosteko kafeak izeneko lanarekin. Hondarribia Saria, bestalde, hutsik gelditu da.

Olerkigintzan, Satarka saria, Amaia Sarasola Auzmendik eskuratu du, Izateak lanarekin. Bigarren saria hutsik geratu da. Hondarribia saria Josu Salegi Garatek irabazi du, Bidasoaren agurrekoak lanari esker.

Aurtengoa urteurren berezia izanik, Udalak 2013 eta 2025 artean aurkeztutako lanen antologia argitaratu du. Azken bilduma 2013koa da, antologia berriak gure herriko literatur ondarea ezagutzeko eta zaintzeko aukera emango du; azken urteetako lan bikainak jaso eta balioan jartzeko tresna baliotsua izan baita. Era berean, ipuin eta olerkiz osaturiko bilduma hau baliagarri da baieztatzeko lehiaketak bere helburua hein handi batean lortu duela, euskal idazle berriak sortzea, alegia.

Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak
Bordari eta Satarka 2025eko irabazleak