Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2024
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa 2024
2024ko sari banaketa
39. urtez, Bordari eta Satarka Literatur lehiaketaren saridunak aukeratu ditu epaimahaiak. Hogeita bost lan aurkeztu ziren, 14 SATARKA mailan eta 11 BORDARI mailan, azken urteetan lehiaketak izandako gainbeherari galga jarriz. Pello Otxoteko, Ainarara Elizondo, Mikel Arruabarrena eta Aritz Galarraga epaimahaikoek ebatzi dituzte 2024ko saridunak.
Satarka Saria, olerkian, lehenengo saria Rakel Pardo Perezen “Deiadarraren Antologia Bat” lanak irabazi du. Bigarren saria, Amaia Trejo Aldekoak idatzitako “Beti iraganez doalako” poemak lortu du, eta Hondarribia Saria Ainhoa Aranburu Puentek irabazi du “Kukuaren kantorea” lanarengatik.
Bordari Saria, ipuinean, lehenengo saria Imanol Sorondo Baltasarren “Garbitzailea” lanak irabazi du eta bigarren saria Oscar Azkona Garciaren “Jon Alderrai” lanak. Kasu honetan Hondarribia saria hutsik geratu da.
Gogorarazi nahi dugu, Hondarribiko udalak lehiaketa honen bidez helburu hauek bete nahi dituela: Idazle berriak sortzea, euskararen erabilera bultzatzea, literatur sormena sustatzea eta literaturzaletasuna bultzatzea.












