Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Catálogo de bicicletas
Bizikleten katalogoa
Bizikletaren titularrek edozein unetan eska dezakete bizikleta berreskuratzea.
Prozedura
- Udaltzaingoan bizikleta berreskuratzeko eskaera egin.
- Aurkeztutako dokumentazioa berrikustea eta bizikletaren jabetza egiaztatu.
- Bizikleta berreskuratzeko baimena lortu.
- Udaltzaingoari deitu ondoren, Udal Gordailura joan.
- Bizikleta berreskuratu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- NAN/AIZ identifikazio-agiria.
- Bizikletaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: argazkiak, erosketa-txartelak, etab.
Araudia
- Trafiko araudia.
- 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
- 18/1989 Legea, uztailaren 25ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Oinarriei buruzkoa.
- Trafiko eta Bide Segurtasuneko Kodea.
- Hondarribiko Udalaren mugikortasun ordenantza.
Bizikleta abandonatuak biltzeko protokoloa
- Abandonu zantzuak dituen bizikleta bat topatzen denean, Udaltzaingoak informazio moduko pegatina bat jarriko dio bizikletari. 15 egun pasata bizikleta bere horretan jarraitzen badu, udal gordailura eramango da txirrinda.
- Behin gordailuan, bizikletari argazkia atera, kodea eman, eta argazkia Udal web orrira igoko da katalogoa gaurkotzeko.
- Bi hilabete pasa eta gero, bizikleta hondakin bihurtu daiteke.
- Bizikleta hondakin bihurtzen denean, Balazta Elkarteari emango zaio “BIRZIKLATU” programaren bidez bizikleta berreskuratu eta behar duen pertsona bati eman diezaion.
Informazio moduko pegatina:
Título Bicis en el depósito
Gordailuan dauden bizikletak
Zure bizikleta aurkitu baduzu, kopiatu bere kodea eta bete formularioa "Nire bizikleta berreskuratu" atalera sartuta.
Eduki publikatzailea
1 - 20 erakusten 99 emaitzetatik.