Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Bizibusa
Bizi-Busa
Bizi-Busa Balaztak Hondarribiko Udalarekin eta Gurasoen Elkartearekin elkarlanean bultzatutako ekimena da, Talaia eskolako haurrak eskolara bizikletan joatera animatzeko.
Ibilbidea Martxoak 8 plazan hasten da Harresilanda, Soroeta, Donosti, Sokoa, Mourlane Mitxelena eta Baserritar etorbidetik jarraitzeko Talaiara iritsi arte. Ibilbide osoan zehar, Udaltzaingoak eta boluntarioek (Balaztako kideak, ikasleen gurasoak) zaintzen dute Bizi-Bus.
Udaletik ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gurasoei dei berezia egin nahi diegu, ekimen hau denboran jarraitua izan dadin aktiboki lagundu dezaten.
Hilabete bakoitzeko lehen ostiralean egiten den jarduera da BIZIBUS; beraz, 2022/2023 ikasturterako honako irteera hauek planifikatu dira:
2022
- Irailak 22 (autorik gabeko eguna)
- Urriak 7
- Azaroak 4
- Abenduak 2
2023
- Urtarrilak 13 (Bertan behera)
- Otsailak 3
- Martxoak 3
- Apirilak 7
- Maiatzak 5
- Ekainak 2
Ibilbidea
- 8:35 Martxoak 8 enparantza (Correos)
- Harresilanda kalea (Solbes)
- Soroeta kalea (DYA)
- Donosti kalea (DIA supermerkatua)
- Sokoako biribilgunea
- Mourlane Mitxelena kalea (Abarka)
- Baserritar etorbidea
- Talaia ikastetxea