Aplikazio habiaratuak
Bigarren eskualdaketako Etxebizitza Publikoak eskuratzeko Eskaeragile Erregistroa
Bigarren eskualdaketako Etxebizitza Publikoak eskuratzeko Eskaeragile Erregistroa
Hondarribiko Udalak bigarren eskualdaketako Etxebizitza Publikoen Eskaeragile Erregistro ireki bat sortu du, babeseko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak eta erregistroko oinarrietan txertatutakoak betetzen dituzten udalerriko herritarren eskaerak jasotzeko; hala, Udalak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen duen etxebizitzetan esleipendun izan daitezke interesdunak.
Erregistroan izen emateko baldintzak
Erregistroan izena emateko baldintza orokorrak Eusko Jaurlaritzak babeseko etxebizitza eskuratzeko onartutako indarrean dagoen araudian ezarritakoak dira, eta Etxebideko web orrian ikus daitezke, “Etxebizitza eskaera” atalean.
Gainera, udal Erregistroan izena eman nahi duten eskaeragileek zuritu beharko dute bizikidetza unitateko gutxienez kide batek 10 urte edo gehiago daramatzala Hondarribian erroldatua, Erregistroan eskaera aurkezten duen unetik zenbatzen hasita.
Izen ematearen indarraldia eta berritzeko epea
Eskabide Erregistroan egiten den izenemateak bi urteko indarraldia izando du.
Behin epe hori igarota etxebizitza eskaera izaten jarraitu nahi duten pertsona edo bizikidetza unitateek, izenematea berritzea eskatu beharko dute, epe hori bukatu baino lehen.
Bigarren eskualdaketako etxebizitza esleitzeko prozedura
Urte bakoitzeko otsailako hilabetean, zozketa egingo da izena emandako mota bakoitzeko bizikidetza unitateen artean, hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitzak.
Erregistroko xehetasun gehiago ondoren eransten den dokumentazioan
Dokumentuak deskargatu
Izapideak non egin
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |