Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Bidez bide
Bidez-Bide, Hondarribiko landa-eremurako eskaripeko garraio-zerbitzua
Bidez-Bide eskaripeko garraio-zerbitzua da, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat edo Hondarribiko landa-eremuetan edo hiri-ingurunetik urrun bizi diren adinekoentzat. Zerbitzua astelehenetik ostiralera egongo da martxan, 8:00etatik 14:00etara
Isolamendu geografiko eta sozialaren arazo potentziala
Pertsona batzuentzat Hondarribiko erdigunean eguneroko jarduerak edo administrazio-jarduerak egiteko joan-etorriak arazo bat suposa dezaketela jakitun da Hondarribiako Udala. Zentzu honetan, distantzia, mugikortasun-arazoak edo autonomia eza eragozpen handiak izan daitezke herritarrek administrazioarekin izapideak, erosketekin edo eguneroko bizitzan beharrezkoak diren beste jarduera batzuk egin ditzaten.
Eragozpen hauek ekiditzeko, edo, gutxienez, ahal den neurrian murrizteko, Hondarribiko Udalak landa-eremuetan gizarte-zerbitzuak bultzatu nahi ditu, ongizatea eta gizarte-kohesioa areagotuz, udalerriko erdigunetik urrutien dauden landa-inguruneetan bizi diren pertsonen berdintasuna bermatzeko tresna gisa.
Mugitzeko autonomia, Hondarribia herritarrengana hurbiltzeko modu gisa
Premia hauei aurre egiteko eta udalerriaren kohesioan eta berdintasunean sakontzeko, Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen arlotik eskaripeko doako garraio-zerbitzu bat jarriko da martxan, Hondarribia, bertako saltokiak eta erakundeetako zerbitzuak Hondarribiko landa-eremuetan edo hirigunetik urrun bizi diren eta kudeaketak egiteko zentroraino iristeko zailtasunak dituzten herritar guztiei hurbiltzeko.
Horrela, zerbitzua herritar guztiei irekita egongo da, baina lehentasun jakin batzuekin, hala nola minusbaliotasunen bat edo mugikortasun-arazoren bat duten adinekoei, urrutien dauden auzoetan bizi diren adinekoei edo landa-inguruneko baserrietan edo etxebizitza isolatuetan garraio publikorik gabe bizi diren 65 urtetik gorako pertsonei, gidabaimenik gabeko pertsonei (bereziki emakumeei) eta gizarte-isolamenduko arazoak dituztenei.
Horrela, Behemendi Elkarteak (Bidasoa Eskualdeko eta Donostialdeko Landa Garapenerako Elkartea) kudeatuko du eskaripeko garraio-zerbitzu hau, eta ingurune horietan bizi diren herritarren isolamendu fisikoa, geografikoa, soziala eta pertsonala murriztea izango du helburu. Horrela, adineko pertsonei edo mugitzeko arazoak dituztenei eguneroko jarduerak egiteko aukera eman nahi diegu, hala nola erosketak, kudeaketak eta abar, modu autonomoan eta beste batzuen mende egon gabe. Gainera, zerbitzu honi esker, adinekoen osasunaren jarraipen egokia egin ahal izango da, osasun-zentroetarako sarbidea erraztuz, distantzia geografikoa eragozpen izan gabe.
Beraz, Bidez-Bide eskaripeko garraio-zerbitzuak doako modu erosoa bat eskainiko die pertsona hauei udal-zerbitzuetara iristeko, hala nola Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua, udalerriko gizarte-zerbitzuak, hirigintzako kudeaketak edo liburutegi-zerbitzuak eskuratu ahal izatek, besteak beste. Gainera, garraio erosoa eta azkarra eskainiko du osasun-zerbitzuetara iritsi ahal izateko, familia-medikura zein Bidasoako Ospitalera iristeko.
Zerbitzua eskeiniko duten gune nagusiak
Hondarribiko landa-ingurunean edo herrigunetik urrun eta sakabanatuta dauden auzoetan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonak edo mugikortasun-arazoak dituen edonork eskatu ahal izango du zerbitzu hau. Ildo horretan, zerbitzua eskuragarri izango duten eremu eta auzo nagusiak honako hauek dira:
- Jaizubia auzoa
- Mendelu auzoa
- Amute-Kosta auzoa
- Arkolla auzoa
- Akartegi auzoa
- Zimizarga auzoa
- Gornutz (Mendi) auzoa
Zerbitzuaren laburpena
¿Zertan datza zerbitzua?
Eskariaren araberako doako garraio-zerbitzua, mugikortasun-arazoengatik, garraio publiko ezagatik edo bestelako autonomia-arazoengatik modu autonomoan mugitu ezin diren pertsonak herrigunera hurbiltzeko.
¿Nola funtzionatzen du zerbitzua?
Zerbitzua garraio-zerbitzuetarako egokitutako furgoneta batekin egiten da. Zerbitzua eskatzeko, 611 72 19 59 telefono-zenbakira deitu behar da egun bat lehenago, zerbitzurako eguna eta ordua zehazteko.
Ordutegi eta disponibilitatea
Astelehenetik ostiralera, 8:00retatik 14:00era. Abuztuan ez da zerbitzurik eskainiko.
Erreserbak egiteko telefonoa
611 72 19 59
Egiaztatutako esperientzia batek bermatzen duen konfiantza
Dagoeneko, Bidasoako eta Donostialdeko hainbat eskualde eta udalerritan abian jarri da arrakasta handiz Behemendik kudeatzen duen garraio-zerbitzu hau. Zerbitzu honen erabiltzaileen eta haien familien iritzi eta esperiantzia positiboak, zerbitzu honen baliagarritasun bermatzen du, hirigunetik urrun bizi diren pertsonak beren joan-etorrietan erabat autonomoak izan daitezen eta Hondarribiak eskain diezazkiekeen zerbitzu guztiak eskura ditzaten. Azken batean, zerbitzua oso tresna baliagarria izan da martxan jarri den udalerrietako gizarte-kohesioan eta berdintasunean sakontzeko.