Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

2024ko bertako produktuaren asteko kartel lehiaketa

2024ko bertako produktuaren asteko kartel lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Ingurumen Sailak 2024ko Bertako Produktuaren Asteko Kartelaren ediziorako lehiaketa ireki du. Udalak sormena eta parte-hartzea sustatu nahi ditu astearen antolaketan.

 

Laburpen kronologikoaren faseak

  • Izen-ematea eta proposamenen aurkezpena: 2024ko uztailaren 5etik uztailaren 22ra.
  • Kartel irabazlearen hautaketa: uztailaren 22an
  • Arma plazan parte hartu duten kartelen erakusketa: 2024ko irailaren 23tik 29ra
  • Sari banaketa: 2024ko Bertako Produktuaren astean zehar (irailaren 30etik urriaren 5era)

 

Kartelan eta logotipoak

Kartela originala, argitaragabea eta teknika askekoa izango da eta ez da adimen artifizialaren bidez bakarrik sortuko. Aurkeztutako artxibo digitala azken obratzat hartuko da eta ezingo da aldatu bidali ondoren. Kartelaren tamaina 70 x 50 cm-koa izango da, formatu bertikalean. Neurri horietara egokitzen ez diren lanak ez dira lehiaketan onartuko.

Kartel guztiek jarraian deskribatutako logotipoak eta informazioa jaso beharko dituzte. Kartelen batek dagozkion logotipoak ez baditu, lehiaketatik at geratuko da.

  • Bertako Produktuen Astearen logoa
  • Hondarribiko Udalaren logoa
  • QR kodea

Informazio hori esteka honetan egongo da eskuragarri deskarga egiteko: www.hondarribia.eus/logoak

Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira.

Lehiakide guztiek beren lanen eskubideak eman beharko dituzte. Aurkeztutako lanak Udalaren jabetzakoak izango dira, eta Udalak beretzat gordeko ditu inprimatzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubideak. Lehiaketara aurkezteak berekin dakar oinarri hauetan jasotako baldintza guztiak erabat onartzea.

 

Egokitzapenak

Lehiaketaren irabazleak Bertako Produktuaren Astea sustatzeko eta jakinarazteko ondorengo egokitzapenak eman beharko dizkio udalari, udalak adierazten dizkion epeetan:

  • Sare sozialetarako: 1080 x 1080 pixel
  • Web orrialderako: 720 x 497 pixel

 

Hizkuntza eta irudiak

Irudien erabilera ez-sexista eta inklusiboa eta ez-arrazista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira.

EHUko web orrialdean eskuragarri dagoen “Euskararen erabilera inklusioboa” gida jarraitu beharreko da:

Honetaz gain, partaideek 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA bete beharko dute, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasu-nerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Además, las personas participantes deberán cumplir el DECRETO LEGISLATIVO 1/2023, de 16 de marzo, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley para la igualdad de mujeres y hombres y la no violencia machista contra las mujeres.

Kartelaren testuak ahal izanez gero bi hizkuntzetan egingo dira eta hizkuntza bakarrean eginez gero, euskara lehenetsi beharko da.

 

Izena ematea

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute: Parte-hartze librea.

Parte hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du eta ezin izango dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan finalisten artean aukeratutako lanek.

 

Lanak ematea

Lanak modu digitalean entregatu beharko dira, udalaren egoitza elektronikoa erabiliz edo 2024ko uztailaren 22an 14:00ak baino lehen BAZra joanez.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Epaimahaia

Hautaketa prozesuan 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak agindutakoaren baitan jardungo du udalak. Horren 21. Artikuluari jarraituz, hautaketa-epaimahaiaren osaketan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da eta guztiek ere trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia izango dute.

 

Kartel irabazlearen aukeraketa

Udalak bereziki baloratuko ditu proposamenen originaltasuna, diseinua, konposizioa eta ikusmen-inpaktua eta bere erabakia apelaezina izango da.

1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategineko 28.

Artikuluan aholkatzen denari jarraituz, emakumeen artelanei lehentasuna emango zaie.

Epaimahaia aske geratzen da lehiaketa eman gabe uzteko, aurkeztutako lanen artean sariaren esleipendun izateko behar besteko kalitaterik ez badu

 

Sariak

Sari bakarreko lehiaketa izango da eta udalak 200 euroko saria emango dio irabazleari 0110.226.06.431.20 2024 aurrekontu-partidaren kontura.

Sari horri dagokion PFEZaren kenkaria aplikatuko zaio.

Lan irabazlea 2024ko Bertako Produktuaren Astearen iragarlea izango da.

Sari banaketa 2024ko Bertako Produktuaren Astean egingo da (irailaren 30etik urriaren 5era).

 

Kartel irabazlearen iragarki publikoa

Irabazlearen berri jendaurrean emango da udalak egokitzat jotzen dituen hedabideetan.

 

Erakusketa

Lanak (Udalak egokitzat jotzen dituen guztiak) irailaren 23tik urriaren 29ra bitartean jarriko dira jendaurrean, Arma Plaza Interpretazio Zentroan.

Erakutsitako lanen egileek ez dute inolako irabazi ekonomikorik jasotzeko eskubiderik izango baino erakusketan egiletza adieraziko da.

 

Informazio gehiago