Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Zer da berdintasuna?
Zer da berdintasuna?
1978ko Konstituzioan 1.1 artikuluan ezarrita dago berdintasuna dela gure ordenamendu juridikoko balio gorenetako bat, eta 9.2 artikuluan botere publikoak modu formalean ez ezik modu eraginkorrean ere berdintasunaren alde egitera behartzen ditu. 14. artikulua: “Espainiarrak berdinak dira legearen aurrean; debeku da, bada, inolako diskriminaziorik egitea jaiotza, sexua, erlijioa, pentsamoldea edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.
Genero Berdintasunari dagokionez, Nazio Batuen Erakundeak azaldu du emakume eta gizon, eta neska eta mutilen eskubideen, arduren eta aukeren berdintasuna dela. Hau da, gure jaiotze sexuak ez ditu gure bizitzan zehar izan ditzakegun eskubideak, aukerak eta ardurak zehaztu behar. Genero Berdintasuna printzipio unibertsala da.
Ildo horretatik, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, emakume eta gizonen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 1.1 artikuluan hau du ezarria:
"Emakumeak eta gizonak berdinak dira duintasunari dagokionez, eta berdinak dira eskubide eta betebeharrei dagokienez. Legearen xedea da tratu- eta aukera-berdintasunaren eskubidea eragingarri egitea emakumeen eta gizonen artean, batez ere, emakumearen bereizkeria ezabatuz, emakumearen inguruabarrak eta egoera gorabehera, bizitzako edozein esparrutan, eta bereziki politika-, lan-, ekonomia-, gizarte-, nahiz cultura-esparruetan eta esparru zibilean, Konstituzioaren 9.2 eta 14. artikuluak garatuz, gizarte demokratikoago, zuzenago, eta solidarioagoa lortzeko".
Era berean, 2.1 artikuluan, bere aplikazio eremuari dagokionez, hau dio:
“Pertsona guztiek izango dituzte tratu-berdintasunaren printzipioak eta sexuan oinarritutako bereizkeriaren debekuak ondorioztatutako eskubideak”
Ildo horretatik, eta eskubideen berdintasuna eta bereizkeriaren debekua bermatzeko, konstituzioaren 11. Artikuluan zenbait “Ekintza positibo” daude ezarrita, eta horien arabera:
- "Konstituzioan jaso den berdintasun-eskubidea eragingarri egiteko helburuarekin, botere publikoek neurri bereziak hartuko dituzte emakumeen mesedetan, gizonei begira egitezko desberdintasun egoera nabariak zuzentzeko. Halako neurriak, aplikagarri izango direnak egoera honek iraun bitartean, zentzuzkoak eta proportzionalak izango dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuari dagokionez”.
- “Pertsona fisiko eta juridiko pribatuek ere hartu ahal izango dituzte halako neurriak, lege honetan ezarritakoaren arabera.”
Askotan, ekintza positivo horien helburua da emakumeek aukera berdinak izatea enplegua lortzeko, kargu publikoak izateko, lanbidean gora egiteko, etab.
Baina askotan, ez da nahikoa izaten; izan ere, desberdintasunak aurreko puntu batean errotuta daude: rolen, enpleguen…definizioan.
Ekintza positibo batzuek emakumeen desberdintasunaren nolabaiteko aitorpen publikoa dakarte berekin; esate baterako, amatasunari lotutako eskubideak eta kontziliazio eskubideak. Amatasuna zentzu hertsian (haurdunaldia, erditzea, edoskitzea) eta zaintza-lanak juridikoki babesteak amatasunaren balioa eta gizarte garrantzia publikoki aitortzea dakar. Hala ere, ekintza espezifiko horiek, hala nola amatasunari lotutako eskubideak, arrazoi sozial eta kulturalengatik batez ere emakumeek bilatzen dituztenak, nahiz eta termino neutralean diseinatuta egon, sozialki emakumeentzako neurri gisa interpretatzen dira. Oro har, emakumeak dira baliatzen dituztenak, eta ez gizonak. Hori dela eta, etxeko lanen sexu banaketa finkatu egiten da, eta eragozpen bihurtzen da emakumeek lan merkatuan sartzeko eta irauteko, izan ere enpresak kontrata ditzaten eragotz dezakete.
Horregatik guztiagatik, esan daiteke desberdintasunak egiturazkoak direla eta eremu guztietan daudela, eta ikuspegi globalagoa eskatzen duela; izan ere, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan daude genero-estereotipoak, eta guztiek dute maskulinotasuna ezaugarri.
Berdintasuna ez da bakarrik neurri espezifikoen bidez lortzen, sozietateko eremu guztietan integratuz baizik, eta horri genero zeharkakotasun izena ematen zaio.
Honela deskribatuta dago: genero berdintasunaren printzipioa sistematikoki integratzea politika eta jarduera guztietan, fase guztietan.
Lortu beharreko erronka handia!
Emakume eta gizonen berdintasun printzipioaren zeharkakotasuna jasota dago, era berean, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, emakume eta gizonen berdintasun eraginkorrari buruzkoan, 15. artikuluaren bidez.
Era berean, 17. Artikuluan “Aukeren Berdintasunerako Plan Estrategiko” bat aldizka onartzea eskatzen da. Era horretako dokumentuak tokian-tokian, probintzian eta autonomia erkidegoan ere egingo dira Administrazio Publikoetan Plan estrategikoak egiten dira, eta empresa pribatuetan Berdintasun Planak. Baina bi kasuetan, puntu komunak aurki ditzakegu: egoeraren diagnostikoa, bien helburua genero berdintasuna sustatzea eta bereizkeriak ezabatzea da, horiek egiaztatu behar direneko esparruak jasotzen dira, eta ebaluazio egokia behar dute estrategiaren eragina egiaztatzeko. Plan estrategikoetan eremu hauek aurkituko ditugu: Kirola, enplegua, kultura, hezkuntza, kontziliazioa, hirigintza, mendekotasuna, osasuna, gizarte zerbitzuak eta prestakuntza.
Emakumeen ahalduntzea eta ikusgaitasuna: egiazko berdintasunerantz
Emakumeen empowerment edo ahalduntzea, berdintasun eta ekitate estrategia gisa, Beijing-eko Nazio Batuen Emakumeen Laugarren Batzarrean sustatu zen (1995), erabakiak hartzeko eta boterea eskuratzeko prozesuetan emakumeen parate hartzearen hazkundea azaltzeko, eta herrialdeek konpromisoa hartuz emakumeen eskubideen aldeko aldaketa sustatuko zutela.
Kontzeptu horrek beste dimentsio bat ere hartzen du, hau da, emakumeek duten banakako eta talde botereaz jabetzea, oso garrantzitsua baita desabantaila eta desberdintasun egoera egonkortzen laguntzen duten kultura- eta egiturazko praktikak gainditzeko.
Ildo horretatik NBE Emakumeak erakundeak ikuspuntua jabetza ekonomikoan jartzen du.
“Gizonezkoekin alderatuta, emakumeak oso atzeratuta daude lurra, kreditua eta enplegu duina eskuratzerakoan. Txirotasuna, bereizkeria eta esplotazioa neurriz kanpo sufritzen jarraitzen dute. Genero bereizkeriak askotan emakumeek lan ez seguruak eta gaizki ordainduak egiten jarraitzea dakar, eta zuzendaritza postuetan gutxiago izaten jarraitzen dute. Beharrezkoa da emakumeei aukera ekonomikoak baliatzea eragozten dizkieten oztopoak ezabatzea. Emakumeen ahalduntze ekonomikoa sustatzeak lagundu egiten du zuzenean genero berdintasuna lortzen, txirotasuna ezabatzen eta hazkunde ekonomiko inklusiboa izaten”.
Emakumeen ahalduntzea lortu behar horretan, gizon eta emakumeen berdintasun eraginkorra lortzeko, ez da ahaztu behar gizarteen ezaugarria izan dela emakumeak gizonen azpitik egon direla bizitzako alor guztietan.
Historikoki, gizartea bi eremutan banatuta egon da: eremu pribatuan eta publikoan. Eremu pribatua familia harremanak garatzen direna da, esparru hori ahaidetasunean edo adiskidetasunean oinarrituak izanik. Beste aldetik, eremu publikoa etxetik kanpo geratzen dena da. Planteamendu horrek ez luke arazorik sortuko, ikusten ez den arte publikoak aintzatespen sozial handiagoa duela, onurak baitakarzkio gizarteari; eta eremu pribatua ez dago baloratuta eta publikoki preziatua, izan ere eragina bakarrik gizabanakoarengan du, eta ez die onurarik sortzen horiei besterik. Ikusezintasun ingurua litzateke, eta ondorioz inguru horretan egindako jarduera oro ordaindu gabea izango litzateke.
Eremu pribatua gehienbat femenino gisa ikusteak handitu egiten du gutxieste hori, nahiz eta eragin handia duen.
Gure kultura androzentristan dagoen gizarte antolamenduak bi eremuak definitu zituen, bi sexuei begirune bera eman gabe. Emakumeak, arrazoi biologizistengatik etxe eta familia eremuan sartu zirenez, arlo publikoetatik aldenduak geratu ziren.
XVII. mendean gertatu zen bereizketa handiena; arlo publikoa gizonekin identifikatu zen eta pribatua emakumeekin, sexu bakoitzaren jarduerak identifikatuz.
Historian zehar emakumeek baliabide ezberdinak erabili dituzte eremu publikoan ikusgai izateko: idaztea, irakaskuntza, prentsa.
Baina historian zehar emakumeek ahaleginak egin dituzten arren, gaur egun badago oraindik publikoa eta pribatuaren arteko banaketa, ordaindutako eta ordaindu gabeko lanen mende. Ekonomian azterketa eta ikerketa asko egiten dira gai hauei lotuta: lanaldiak, kontratuak, soldatak…baina azterlan horietan ez da ikusten nola heltzen zaion giza bizitzari, eta zer lan egiten dituzten emakumeek, eta emakumeak berak azterketa horietatik kanpo geratzen dira.
Baina, zer da emakume ahaldundua?
Real Academia Española erakundearen arabera, ahalduntzea norbaiti zerbait egiteko agintea, eraginkortasuna edo ezagutza ematea da. Ondorioz, esan daiteke emakumeen ahalduntzea zera dela, emakumeak jakitun izatea beraien ekintzen jabe izateko gai direla, eta, nola ez, beraien bizitza zuzentzeko gai direla.
Historian zehar emakume asko ditugu emakumeen ahalduntzearen erreferente direnak: Marie Curie (Polonioaren aurkitzailea); Clara Campoamor (Politikatik gizonen eta emakumeen berdintasunaren defendatzailea); Frida Kalho edo Coco Chanel (artistak eta sortzaileak); Malala (aktibista pakistandarra, 2014. urtean Bakearen Nobel Saria irabazi zuena eskubide zibilak defendatzeagatik, bereziki emakumezkoenak).
Hori guztia dela eta, gure gizartearen helburu nagusietako bat, Berdintasun Plan guztietan jasotzen dena, emakumea ahalduntzea da, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkor bat lortzeko.
Berdintasunari buruzko gidak eta argitalpenak
- Emekik argitaratutako liburua: Aintzina eta Agur.
- Gasteizko Udaleko estatistika eta azterlanetan hizkera ez-sexista, irudi inklusiboak eta genero-ikuspegia erabiltzeko instrukzioa. Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, 2020.
- Estatistiketan eta azterlanetan hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez-sexista eta genero-ikuspegia egiteko gida azkarra. Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, 2020. (Aurreko instrukzioaren laburpen laburra)
- Hizkuntzaren gidaliburu sektorialak eremu honetarako: Hezkuntza (2008) | osasunaren gida (2009) | kirolarena (2009) | kulturarena (2010) enpresaren eta enpleguarena (2011). Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
- Komunikazio inklusiborako gida. STEE-EILAS, 2016.
- Genero-ikuspegia komunikazioan eta irudi korporatiboan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea, 2004.
- A-tik Z-rako lanbideak - Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua.
- Eguneroko hizkera sexista ez erabiltzeko tipak
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako gida. Enpleguari eta desgaitasunari buruzko ikuspegi berezia ematen du.
- Hitzak ez baititu haizeak eramaten. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteagatik. Teresa Meana
- Genero-ikuspegia duen unibertsitate-irakaskuntzarako gida.
- Hizkera inklusiboa eta ez-kaltegarria erabiltzeko irizpideak emakumeentzat. Eulalia Lledó
- Komunikazio ez-sexistaren eskuliburua: hizkuntza barneratzaile baterantz.
- AmecoPress (Genero-ikuspegia duen informazio-agentzia)
- Autodefensa Feminista - Maitena Monroy
- Aprendamos sobre género y diversidad sexual
- Beldur Barik
- Cáscara Amarga
- Cimac Noticias
- Comunicación & Género
- ConIgualdad.org
- DoceMiradas
- DocuGénero
- e-Makumeak. (UPV/EHU)
- e-Mujeres
- El Blog de Sapiensex
- Efeminista
- La lente violeta
- ¡Las Garaipen!
- Mi novio me controla
- Mujeres en marcha. (Alboan ONGD)
- Mujeres en Red
- Mujeres imperfectas
- Mujeres con ciencia
- Mujeres Juristas - Themis
- O no será… / Edo ez da izango…
- Plazandreok
- Sentiido
- SinGeneroDeDudas
- Sorkin - Laboratorio de saberes
- 20Minutos – Identidad sexual y de género
Euskal Herria
- Adra. Emakumeon ahotsa
- Emakunde aldizkaria-Emakumearen Euskal Erakundea
- Emeki. Getxoko Udala
- Gehitu Magazine
- Klitto! Atari Digitala
- Nahita. Ermuko Udala
- Pikara Magazine
- Portu Igualdad. Ayuntamiento de Portugalete
- 12Nubes
Estatuko eta nazioarteko eremua
- FEPAIO buletina. (Aukera Berdintasunerako Eragileen Elkarte Profesionalen Estatuko Federazioa)
- Bridge – Generoari buruzko ikerketa eta informazioa
- Zientzia, Teknika eta Mainstreaming Soziala
- ConlaA Revista
- Diario Feminista
- #Dossier- Economía Feminista: visibilizar lo invisible
- e-Igualdad.net. (Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua)
- Feminist Economics
- Fundación Diversidad
- Journal of Feminist, Gender and Woman Studies
- Mujeres en Red - El periódico feminista
- Noticias InMujer. (Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua)
- Publicaciones periódicas - DocuGénero
- Revista Igualdad - Almeriako Unibertsitatea
- Revista IUEM - Emakumearen Azterlanen Unibertsitate Institutua
- Tribuna Feminista. Egunkari digital aurrerakoia
- Trabajadora. (CCOO)
- Crisálida. (UGT)
Hizkera ez-sexista erabiltzeko zuzentzaileak
- Nombra en red. (Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua)
- Análisis online | Software de descarga (Themis)
- La lupa violeta. (Agrupación de Desarrollo Los Molinos)
- Fundeú - Fundación de Español Urgente. (Kontsulta-errekurtsoa)
- Zeinu-mintzaira: glosario Feminista Zeinu Hizkuntzan. (Pikara Magazine)
Genero Berdintasunerako Erakundeak: Estatuan eta nazioartean
- Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua
- EIGE: Genero Berdintasunerako Europako Institutua
- Europako Batzordea
- CEMR: Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseilua
- Europako Kontseilu
- CEPAL: Latinoamerika eta Kariberako Batzorde Ekonomikoa
- ONU-Mujeres
- PNUD: Garapenerako Nazio Batuen Programa
- UNFPA: Nazio Batuen Biztanleria Funtsa
Genero Berdintasunerako Erakundeak: Euskal Herria
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- EUDEL: Euskadiko Udalen Elkartea - Berdintasun Arloa
- UPV-EHU: Berdintasunerako Zuzendaritza
- Eraberean – Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako sarea
- Berdindu – Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta arreta-zerbitzua, sexu- eta genero-aniztasunarekin lotutako gaietarako
- Kattalingorri
Euskal Herria
- Emeki Emakume Elkartea (Hondarribia)
- AMPGYL – Familias contra la intolerancia x género
- Gehitu - Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea
- Guraso homosexualen elkartea- Sehaska
- Asociación Ortzadar LGBT Elkartea
- Bilgune Feminista
- EMAGIN - Ikerketa eta dokumentazio zentro feminista
- Bizigay
- Chrysallis – Adingabe transexualen familia-elkartea
- Egham
- Emakumeen Mundu Martxa
- Emigrad@s sin fronteras
- Feministalde
- Euskal EAko Emakumeen elkarteen gida. (Emakumearen Euskal Erakundea)
- Hiruki larrosa
- Medeak - Transfeministak
- Ozen! LGTB Liga
- Sare Lesbianista
- Transexualidad euskadi
Estatu eremua
- AMIT – Emakume ikertzaile eta teknologoen elkartea
- Koordinatzaile Feminista - Erakunde Feministen Estatuko Federazioa
- FADEMUR - Landa Eremuko Emakumeen Elkarteen Federazioa
- Emakume Gazteen Federazioa
- Emakume Aurrerakoien Federazioa
- Lesbiana, gay, trans eta bisexualen Estatuko Federazioa - FELGTB
- FEPAIO - Aukera Berdintasunerako Eragileen Elkarte Profesionalen Estatuko Federazioa
- Politika Feministaren Forum
- Ana Bella Fundazioa
- Mujeres Fundazioa
- Sare Ekofeminista
- Genero-indarkeriaren aurkako Erakunde Feministen Estatuko Sarea
Berdintasunaren aldeko gizonak: Euskal Herria
- Iniciativa Gizonduz | Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea
- Gehitu
- Piper Txuriak – Berdintasunaren aldeko gizonen taldea
- Zipriztintzen de Ermua
Gizonak berdintasunaren alde: Estatuaren eremua
- 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako
- 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerakoa
- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
- Tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Europako gutuna
Aplikazio habiaratuak
Footer Berdintasuna
Herritarrentzako arreta
943 11 12 13 - BAZ Herritarrentzako arreta-zerbitzua
Tramiteak eta zerbitzuak