Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Berdintasuna

Aplikazio habiaratuak

Puntu lila

Zer da puntu lila?

Puntu lila emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinboloa da. Sinbolo hori jendaurrean erakusteak indarkeria mota horren aurka konpromiso aktiboa hartu behar dela esan nahi du, indarkeria horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean baitago.

Ekimen honekin bat egin dezakezu, puntu lilaren kartelgintzako eskuliburua eta elementuak deskargatuz webgune hauetan:

Puntu lila

Puntu lila jai, jaialdi eta ospakizunetan

Jaietan emakumeek jasaten dituzten sexu-abusuak geldiarazteko asmoz, estatu osoko hirietako auzokide autoantolatuek eta elkarte feministek dibertimendu-inguruneetan sexu-erasoak prebenitzeko nola jokatu pentsatu zuten, eta nola lagundu jada jazarpena, abusua, indarkeria edo bortxaketa jasan duten emakumeei. 2014an, emakume-taldeak besoko moreekin ateratzen hasi ziren, eta postu inprobisatuak zabaldu zituzten jaietan, jaialdietan eta bestelako ospakizunetan, genero-indarkeriarik gabeko auzoak defendatzeko.

Ildo horretan, Hondarribian ekimen horrekin bat egiten dugu, eta Hondarribiko udal- eta merkataritza-establezimendu askotan dauden puntu lila horiez gain, jai askotan, emakumeen aurkako jazarpenarekin edo indarkeriarekin zerikusia duen edozein gorabeherari erantzuteko bereziki prestatutako puntu lila bat aurkitu ahal izango duzu.

Aplikazio habiaratuak

Footer Berdintasuna

Aplikazio habiaratuak

Footer Berdintasuna - aviso legal