Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Puntu Beltzak
Zer dira Puntu Beltzak?
Argi ezagatik, ikuspen eskasagatik edo beste arrazoi batzuengatik emakumeen aurkako jazarpen-, eraso- edo indarkeria-kasuak gertatzeko arrisku handiena duten lekuak Puntu Beltza ezizna jasotzen dute.
Leku horiek kokatzea, haien arazoak identifikatzea eta konponbide eraginkorra ematea oso garrantzitsua da gizarte justu eta berdintasunezkoa eraikitzeko, non pertsona guztiok seguru senti gaitezkeen, edozein ordutan goazela ere.
Leku horiek kokatzeko lana partaidetza-prozesu baten bidez egin ohi da. Prozesu horretan, herritarrek eta elkarteek aukera dute erakundeekin eta profesionalekin lankidetzan aritzeko, puntu horiek aurkitzeko eta ekintza-plan eraginkor bat garatzeko, konponbide azkar bat eman ahal izateko.
Hondarribiko Puntu Beltzak
2012an hasi zen Hondarribiko Puntu Beltzen Mapa egiteko proiektua. Horretarako, hainbat tailer eta irteera egin ziren auzoen egoera aztertzeko: lehenik, Portua, Alde Zaharra eta Puntala; ondoren, Mendelu, eta, azkenik, Amute.
Puntu beltzak identifikatzeko lan hori Emeki emakumeen elkarteak bultzatu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hondarribiko Udalaren laguntza izan zuen. Proiektu hori Murgibe aholkularitza-enpresako teknikariek gauzatu zuten, zehazki Veronica Paz arkitektoak, horrelako proiektuetan espezializatuak, eta berak koordinatu eta zuzendu zituen egindako lanak.
Udalerriko gizon eta emakumeek parte hartu zuten proiektu horretan, 33 puntu beltz detektatu ziren guztira, eta amaierako txosten batean zehaztu ziren. Txosten horretan, halaber, desagerrarazteko jarraibideak jasotzen dira, hirian jarduteko garaian emakumeen eta, azken batean, herritar guztien segurtasuna zaintzeko ikuspegia kontuan hartzeko gomendio orokorrak.
Aplikazio habiaratuak
Footer Berdintasuna
Herritarrentzako arreta
943 11 12 13 - BAZ Herritarrentzako arreta-zerbitzua
Tramiteak eta zerbitzuak