Aplikazio habiaratuak
Menu Berdintasuna
Aplikazio habiaratuak
Azaroak 25 - 2020
2020ko edizioa
Azaroaren 25a “Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna” da. Nazioarteko egun honen jatorria Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal ahizpen hilketan datza; hauek ere "Las Mariposas" izenez ezagutzen dira, demokraziaren alde eta Rafael Leonidas Trujillo Dominikar Errepublikako diktadorearen aurka egindako borroka aktiboaren ondorioz.
Hiru ahizpak eta haien senarrak epaituak izan ziren dominikar estatuaren segurtasunaren aurka egiteagatik. Gizonezkoak kartzelara sartu zituzten, emakumeak libre geratu ziren. Hala ere, senideak gartzelan bisitatzetik itzuli ondoren, Inteligentzia Militarreko Zerbitzuko Heriotzaren Eskuadroi batek bahitu egin zituen, berehala La Cumbre herriko etxe batera eramateko.
Hirurak hil zituzten diktadorearen sikarioek emandako jipoi bortitzen ondorioz. Gainera, hilketa basatia ezkutatzen saiatu ziren, trafiko-istripu baten itxurak eginez. Azaroaren 25ean aurkitu zituzten hiru emakumeen gorpuak, eta gertaera horrek herri dominikarra Trujilloren botere sutsuaren aurka esnatzea ekarri zuen, hilabete batzuk geroago tronutik kendu eta hil baitzuten.
Azkenik, hiltzaileak 1962an atxilotu eta epaitu zituzten, eta espetxe-zigorra ezarri zieten. Zigor horiek ez ziren erabat bete, eta aske geratu ondoren, hiltzaileek Estatu Batuetara ihes egin zuten, bertan asiloa jaso eta arrazoi naturalengatik hil zirelarik.
Hilketa bortitza gertatu eta 20 urtera, Latinoamerikako mugimendu feministak data hori aukeratu zuen emakumea indarkeriaren aurka defendatzeko eskatzeko. 1999an, NBEk azaroaren 25a berretsi zuen “Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egun” gisa.
Aste moreko jarduerak
Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunerako bideoa, Carlos Zapirain, Gym Jazz Kuki García, Amaiyuu Dantza Studio eta Pilar Peña Dantza Eskolak eginda eta Bideosarek eta Emekik ekoiztua.
Aplikazio habiaratuak
Footer Berdintasuna
Herritarrentzako arreta
943 11 12 13 - BAZ Herritarrentzako arreta-zerbitzua
Tramiteak eta zerbitzuak