Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Azoka

Aplikazio habiaratuak

Bertako Produktuaren Astea 2023

Bertako Produktuaren Astea 2023

Parte hartzea

Izen-emateak apirilaren 3tik 12ra.

Tailerretan parte hartu nahi dutenek izena emateko inprimakia bete beharko dute, 2023ko apirilaren 12a baino lehen.

Plazak zozketa bidez esleituko dira 2023ko apirilaren 13an, tailerretan parte hartzeko eskaerak tailerren edukiera gainditzen badute.

Bertako produktuaren astea 2023

 

Tailerrak

Barazki salteatuak

Izen-ematea itxita

Baratza eta txerria

Helduentzat

2023ko apirilak 18

Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezala, Basatxerri pudina Hondarribiko barazki salteatuekin eginiko errezeta erakusteaz arduratuko da.

Adina: Helduak.
Ordua: 18:00.
Lekua: Batzokia.

Antxoak

Izen-ematea itxita

Hondarribia sukaldean

Helduentzat

2023ko apirilak 17

Badia Tabernako Amaia Urdangarinek Hondarribiko antxoen errezeta bat prestatzen erakutsiko digu, erremolatxa carpaccioarekin eta marrubi ozpinoliotan.

Adina: Helduak.
Ordua: 17:00.
Lekua: Badia.

Vietnamgo sukaldaritza

Izen-ematea itxita

Vietnamgo sukaldaritza

Helduentzat

2023ko apirilak 17

Bertako produktua eta Vietnamgoa uztartzen dituen sukaldaritza ezberdina. Tatapas Gastrotekako Adur Arrietaren eskutik, bertako produktuen garrantzia alde batera utzi gabe, kultura ezberdinen nahasketan oinarrituko da tailerra.

Adina: Helduak.
Ordua: 18:30.
Lekua: Tatapas.

Azoka Km0

Izen-ematea itxita

Km0 Mahaian

Helduentzat

2023ko apirilak 18

Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarrik, Km0 produktuen garrantzia erakutsiko digu modu dibertigarrian. Produktua tratatzen ikasiko dugu, bere zapore eta propietate guztiak manten ditzan.

Adina: Helduak.
Ordua: 18:30.
Lekua: Gastroteka Danontzat.

Txokolatezko madalenak

Izen-ematea itxita

Txokolatezko madalenak

Haurrentzat

2023ko apirilak 19

Amona Margaritako Martin Beramendik Txokolatezko madalena goxoak prestatzen erakutsiko die txikienei.

Adina: 6-12 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 17:00.
Lekua: Amona Margarita ogi-lantegian.

Pizza tailerra

Izen-ematea itxita

Pizza tailerra

Haurrentzat

2023ko apirilak 19

Haurrek euren etxeetan pizza bat egiten ikasteko sekretu guztiak ezagutuko dituzte urratsez-urrats.

Adina: 9-14 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 17:00.
Lekua: Garua.

Gaileta tailerrak

Izen-ematea itxita

Gaileta dibertigarriak

Haurrentzat

2023ko apirilak 19

Tailer honetan, gozogintza oso dibertigarria izan daitekeela ikasiko dugu. Apainketa ezberdinekin eginiko etxeko gailetak prestatzen erakutsiko digute.

Adina: 6-9 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 18:00.
Lekua: Garua.

Bertako barazkiak

Izen-ematea itxita

Erdi Aroko errezetak

Helduentzat

2023ko apirilak 19

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko partaidea den Laguardia hiriko Villa Lucía gastronomia guneak, sasoiko eta Km0-ko produktuetan oinarrituz Erdi Aroko errezeta egingo digu.

Adina: Helduak.
Ordua: 18:00.
Lekua: Itsas Etxea elkartea.

Showcooking tailerra

Izen-ematea itxita

Showcooking tailerra

Adinekoak

2023ko apirilak 20

San Gabriel egoitzan Badia tabernako Amaia Urdangarinek bertako produktuarekin showcooking-a egingo du bertako egoiliarrentzat.

Adina: Adinekoak.
Ordua: 11:15.
Lekua: San Gabriel egoitza.

Haragia brasan

Izen-ematea itxita

Txuleta eta txingarra

Helduentzat

2023ko apirilak 20

Haragiari eta txingarrari buruzko tailerra Jon Ayala adituaren eskutik. Txuleta on bat egitea arte bat da eta tailer honetan bere sekretu guztiak ikasiko ditugu.

Adina: Helduak.
Ordua: 17:00.
Lekua: Laia.

Barazkiak mozten

Izen-ematea itxita

Gure baratza

Haurrentzat

2023ko apirilak 21

Arraunlari Berri jatetxeko Jon Cousok, gure baratzetako barazkiak garbitzen eta mozten erakutsiko die eta honekin batera, menestra bikain bat prestatuko dute.

Adina: 6-12 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 17:30.
Lekua: Arraunlari Berri.

Gure itsasoa

Izen-ematea itxita

Gure itsasoa

Haurrentzat

2023ko apirilak 21

Tailer honetan, Hondarribiko arrain brotxetak prestatzen ikasiko dute. Arrainaren atalak ezagutuko dituzte eta haurrei parrilaren azalpena egingo zaie.

Adina: 6-12 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 18:30.
Lekua: Arraunlari Berri.

Erosketa poltsak

Izen-ematea itxita

Apaindu zure erosketa poltsa

Haurrentzat

2023ko apirilak 22

Santa Maria Madalenako Maider Alberroren eskutik, haurrek gure merkatuko poltsak apainduko dituzte erosketak estilo handiz egiteko.

Adina: 6-12 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 10:00.
Lekua: Azoka.

Barazkiak Azoka

Izen-ematea itxita

Barazki giltzatakoa

Haurrentzat

2023ko apirilak 22

Tailer honetan, giltzatakoak apainduko dituzte gero etxera eramateko. Gainera, gure baratzetan aurki ditzakegun barazki ezberdinak zaintzuk diren ikasiko dute.

Adina: 6-12 urte bitarteko haurrak.
Ordua: 11:00.
Lekua: Azoka.

Showcooking tailerra

Izen-ematea itxita

Showcooking-a

Adin guztientzat

2023ko apirilak 22

Sukaldaria: Gorka Irisarri, Gastroteka Danontzat - Aurkezlea: Julian Iantzi.

Adina: Edozein.
Ordua: 11:00.
Lekua: Azoka.