Bertako produktuaren astea 2019
Aurten, apirilaren 8tik 14ra, Hondarribiko Udalak Bertako Produktuaren Astearen 4. edizioa antolatu du.
Hondarribiko azoka eta bertako produktuak sustatzea du helburu. Gure ekoizleen lana eta beraiek iraunkortasunaren inguruan eta ohitura osasuntsuen alde egiten duten ekintzak balioan jarri nahi dira.
Aurreko edizioetan bezala, gastronomía eta bertako produktuaren arteko lotura indartzeko asmoarekin, eta aldi berean, bertako ostalaritza eta Azokaren arteko harremanak estutuz.
Tailerrak
Tailerrak Hondarribian erroldatutako pertsonei zuzenduak daude. Tailer batetan bakarrik eman daiteke izena, plaza libreak egonez gero beste tailer batean izen emateko aukera emango da.
Leire Etxaide.
Helduentzat
Leire Etxaidek basalandare jangarriak ezberdintzen erakutsiko die bertaratuei. Dastatu ostean, plater gozo-gozoa prestatuko dute.
2019/04/09. 19:00 - 20:30
2019/03/27tik aurrera
Plaza mugatuak / 15 leku libre
Doako
Gorka Cepeda (Arroka Berri).
Helduentzat
Arroka Berri jatetxeko, Gorka Cepeda sukaldariak, azokan aurretik erositako produktuekin, errezeta bat nola prestatu erakutsiko digu. Bukatu ondoren, parte hartzaileei aukera emango zaie, errezeta eta sukaldatutakoa tuper batean etxera eramateko.
2019/04/10. 19:00 - 21:00
2019/03/27tik aurrera
Plaza mugatuak / 15 leku libre
Doako
Mikel Muñoz (Gran Sol).
Helduentzat
Oraingoan norberak sukaldatuko du bere pintxoa Hondarribiko Gran Sol tabernaren esperientziaz baliatuz.
2019/04/11. 19:00 - 21:00
2019/03/27tik aurrera
Plaza mugatuak / 15 leku libre
Doako
Amona Margarita.
7-10 urteko umeentzat
Amona Margaritak haurrei txokolatez beteriko etxeko opil osasungarriak prestatzen erakutsiko die. Inork ezingo du askari eder hau ez dastatu!
2019/04/12. 17:30 - 19:00
2019/03/27tik aurrer
Plaza mugatuak / 12 leku libre
Doako
Legamia.
6 urtetik gorako umeentzat
Legamiak gaileta originalak, Hondarribiko antxoen itxurakoak apaintzen irakatsiko die parte hartzen duten haurrei. Sormena erakutsi eta “arrantzatutakoa” etxera eraman ahal izango dute.
2019/04/13. 11:00 – 13:00
Euria eginez gero tailerra Itsas Etxeko Auditoriumeko atzekaldean burutuko da.
2019/03/27tik aurrera
Plaza mugatuak / 48 leku libre. 2 txanda antolatuko dira.
Doako