Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Bertako produktuaren Astea 2018
Bertako produktuaren Astea 2018
Aurten, apirilaren 16tik 22ra, Hondarribiko Udalak Bertako Produktuaren Astearen 3. edizioa antolatu du.
Hondarribiko Azokaren irudia sustapena helburu nagusia du: bertako ekoizleen lanaren garrantzia azpimarratzea eta honetaz gain, beraien ekarpenak iraunkortasun eta jateko ohitura osasuntsuen alde.
Ekimen honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsatik (EGEF) %65 jasotzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Interreg V-A Programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez.
Aurreko edizioetan bezala, gastronomía eta bertako produktuaren arteko lotura indartzeko asmoarekin, eta aldi berean, bertako ostalaritza eta Azokaren arteko harremanak estutuz.
Creacity, Mugaz bestaldeko lankidetzarako europar proiektuaren baitan, aste honetan, Iruña eta Baionatik etorritako 1. sektore eta ostalaritzako profesionalak, bertakoekin batera parte hartuko dute.
Tailerrak
Tailerretan parte hartu ahal izateko, Hondarribian erroldatuta egon behar da.
Gorka Cepeda (Arroka Berri).
Arroka Berri jatetxeko, Gorka Cepeda sukaldariak, azokan aurretik erositako produktuekin, errezeta bat nola prestatu erakutsiko digu. Bukatu ondoren, parte hartzaileei aukera emango zaie, sukaldatutakoa tuper batean etxera eramateko.
2018/04/18. 19:00 - 21:00
03/28tik aurrera
Plaza mugatuak / 12 leku libre
Doako
Mikel Muñoz (Gran Sol).
Osteguneko tradizioari eutsiz, oraingoan norberak sukaldatuko du bere pintxoa Hondarribiko Gran Sol tabernaren esperientziaz baliatuz.
2018/04/19. 19:00 - 21:00
2018/03/28ik aurrera
Plaza mugatuak / 15 leku libre
Doako
Martin Beramendi (Amona Margarita).
7, 8 eta 9 urtekoentzat
Tailer honetan, bakoitzak bere forma emanez, ore-amarekin egindako ogia egiteko aukera izango dute. Bukatutakoan etxera eramango dute mokadu goxoa prestatzeko.
2018/04/20. 17:30 - 19:00
Estitxu de la Fuente (Legamia).
8, 9 eta 10 urtekoentzat
Gaileta handi baten gainean haurrek egindako azukrezko barazkiak ipiniko dira, Lur gisa txokolatezko gaileta xehatuta erabiliz. Eroso eramateko saskitxo batzuetan gordeko dituzte. Hiru begirale izango dira umeen zalantzak argitzeko.
2018/04/21. 11:00 – 13:00
2018/03/28tik aurrera
Plaza mugatuak / 36 leku libre. 2 txanda antolatuko dira.
Doako