Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Auzo Bihotzak
Auzo Bihotzak
Kalea espazio sozial bat da, non umetatik sozializatzen eta komunitatea eraikitzen ikasten dugun. Hondarribian, ordea, hamarkadak daramatzagu ikusten nola gure kale eta auzoetan zegoen bizitza desagertzen joan den, horrela, zaintzen eta babesten gintuen gizarte ehuna galduz.
Horregatik, espazio publikoa bizitza modernoaren bihotza bezala berreskuratu behar dugu; kalea, plaza, parkea, zuhaitzak eta hiri-paisaia birpentsatu behar ditugu, espazio publikoa gizatiartu eta topaketa, trukea eta desberdintasuna esperimentatu ahal izateko.
Zer helburu lortu nahi dira?
Espazio publikoaren berrantolaketa polizentrikoa.
Oinezkoentzako gunea berreskuratzea eta identitatedun espazio libreak identifikatzea auzo guztietan.
Hirugarren sektoreko jarduerak, bereziki merkataritzakoak, eta ekipamenduak kokatzea.
Puntu isolatuak izan beharrean, oinezkoen eta txirrindularien arteko konexio eraginkorraren alde egingo da.
Zer da Auzo Bihotzak?
Hiriaren ikuspegi hori HAPOn modu naturalean txertatzeko modua aurkitu dugu: Auzo Bihotza.
Garrantzitsua da espazio horiek herritarrekin batera identifikatzea; izan ere, funtzionatzen badute, espazioen erabilera "naturala" hartu behar da kontuan.
Izateko baldintzak AUZO BIHOTZA
AUZO BIHOTZA hainbat baldintza bete behar ditu hirigintzaren ikuspegitik:
- Kokapena: kokapen ona eta bizilagunek onartua.
- Espazio publiko erakargarria eta kalitatezkoa: espazio nahikoa, hiri-altzariak, berdeguneak eta aire zabalekoak, eta prozesuan definitu beharreko beste ezaugarri batzuk.
- Hurbileko zerbitzuak: hiriko beste eremu batzuetara nahi ez diren joan-etorriak saihestea. Horrek esan nahi du gertu izan behar direla ohiko erabilerako zerbitzu publikoak (kirol- eta/edo kultura-ekipamenduak, zuzkidurak) eta zerbitzu pribatuen eskaintza (hurbileko saltoki txikiak).
- Bizikleten/oinezkoen eta AUZO BIHOTZAKen arteko lotura hiri-bilbean: Auzoetako espazio publiko horiek oinezkoentzako/bizikletentzako sare baten barruan antolatzea proposatzen da, hiriko espazio libre/berdeak espazio publikoekin lotuko dituena.
Zer proposatzen du HAPOk?
Gizarte-kohesiorako eta zaintza lanetarako baliabide gisa duen balioa bultzatuz.
Proposatutako sareak ekipamendu nagusiak auzoekin lotuko ditu.
Horretarako, oinezkoentzako ibilbideen sare bat diseinatzea proposatzen da, hirigune guztiak lotuko dituena, konektibitate egokia bermatuz eta genero-ikuspegia integratuz.
Hiriarteko autobusaren eta bizikletaren arteko intermodalitatea sustatzea eta autobus-anezka ezartzea proposatzen da.
Egungo bizikleta-azpiegituraren gabeziak konponduz, auzo berriek beharrezko azpiegitura izan dezaten saiatuz eta arreta berezia jarriz trafikoaren aurkako babesari.
Bileren egutegia
- 01/23 Mendelu auzo elkartean • 19:00 – Mendelu, Amute, Kosta, Arkolla eta Jaizubiako biztanleak
- 01/30 Udaletxean • 19:00 – Alde Zaharra, Portua eta Puntaleko biztanleak
- 02/01 Talaia Bordari eskolan • 19:00 – Akartegiko biztanleak
- 02/06 Udaletxean • 14:00 - Profesionalen elkarteak eta herritarren kolektiboak (ostalaritza, merkataritza, Balazta...)