Aplikazio habiaratuak
Hondarribiko Aste Santuko XV. Argazki lehiaketa
Hondarribiko Aste Santuko XV. Argazki lehiaketa (2026)
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak Hondarribiko Aste Santuko XV. Argazki lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:
Partaidetza
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.
Gaia
2026ko Hondarribiko Aste Santua.
Modalitatea
Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.
Lanak eta aurkezpena
Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez kitzake saritu edota argitaratu gabeak. Irudiaren neurria guztira: 20x30 zentimetro (markorik eta euskarririk gabe).
Identifikazioa
Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak.
Kartazalaren barruan egilearen izen abizenak, helbidea, telefonoa eta N.A.N.ren fotokopia erantsiko dira.
Nora eraman
Lanak, pertsonalki, postaz edota mezulariaren bitartez, honako helbide honetara eraman ahal izango dira:
- Hondarribiko Udala - BAZ
- Javier Ugarte kalea, 6
- 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
- Ordutegia: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara (astelehenetik ostiralera), 10:00etatik 13:00era (larunbatetan)
- Gutunazalean adierazi beharko duelarik “2026ko Aste Santuko Argazki Lehiaketa”, 2026ko maiatzaren 8a baino lehen.
Izapideak non egin
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Epaimahaia
Epaimahaia argazkilaritza mailan prestigioko pertsonak izan beharko dira eta bere erabakia apelaezina izango da.
Erakusketa
Argazki onenak, 2027ko Aste Santuan erakutsiko dira erabakitzeke dagoen lekuan.
Sariak
- 1. saria: 500,00 €
- 2. saria: 400,00 €
- 3. saria: 300,00 €
Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.
Oharrak
- Udalak web orrian berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
- Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
- Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira erakusketan jarriko.
- Lehiatzaile bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
- Saritutako argazkien jabea Udala izango da.
- Lehiatzaileek baimena eman baharko dute, antolatzaileen iritziz merezi duten lan guztiak argitaratzeko.
- Antolatzaileek ahalik eta hobekien zainduko dituzte aurkeztutako lanek, baina hondatu edo galduko balira, ez lukete inolako erantzunkizunik izango.
- Udalak sarituak izan ez diren argazkien negatiboak eros ditzake.
- Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.
- Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Dokumentuak deskargatu
- Lehiaketaren oinarriak (pdf)