Artxibo Orokorrari Kontsultak egitea
Espediente edo agiri administratiboak kontsultatzeko eskaera BAZen aurkeztuko dute espedienteen titularrek edo interes legitimoa edo zuzena egiaztatzen duten hirugarrenek, aurrez aurre edo elektronikoki: izapide udal erregistroa, bertan deskribatuko dira, modu arrazoituan, kontsultaren arrazoia eta xedea.
Eskatzaileak zuritu egin beharko du kontsultatu nahi dituen espediente edo agiri administratiboekiko duen interesa, eta egiaztatu egin beharko du titularra dela, edo hirugarrenen bidez frogatu beharko du interes legitimo edo zuzena duela.
Eskatzen den dokumentazioa
- Eskatzaileak nahitaez aurkeztu beharko du: Kontsultatzailearen NAN, eta titularraren NAN - kontsulta eskuordetuz gero
- Interes legitimoa egiaztatzeko egiaztagiriak, besteak beste, batez ere hirigintza alorreko espedienteetan; hauek izango dira:
- Etxebizitza, lonja, eta abarren salerosketa Eskrituren Kopia.
- Alokairu Kontratuaren Kopia, bere izenean badago; bere izenean ez badago titularraren baimena, haren izenean.
- Jabekide Elkargoaren edo Komunitateko Administratzailearen baimena, kontsultatu nahi den eraikuntza espedientea eskuratzeko
- Azkenik Artxibo Orokorrak kontsulta ebatziko du, kontsulten sarrera hurrenkerari lehentasuna emanez
Informazio gehiago
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |