Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Arkitektura erlijiosoa

Arkitektura erlijiosoa

Bertako jendeak elkargune eta otoitz egiteko toki gisa erabiltzen dituzten eraikinak dira.

 

Elizak

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza

Hirigune historikoaren bihotzean dago. Eranskin errenazentistak dituen estilo gotikoko eliza da, eta dorre barroko izugarri bat du. 1474an hasi zen eraikitzen, eta 1549an sagaratu zen. Hondarribiko paisaian gailentzen den elizaren dorrea XVIII. mendearen hasieran eraiki zuen Francisco de Iberok. Barneko dekorazioan, horma-irudi bat nabarmentzen da: Kristoren Kalbariorako igoera, 1882an José Echenak margotua. Eliza barruan, museo txiki bat ere badago. Monumentu izendatu du Eusko Jaurlaritzak.

Eliza honetan ahalordez ezkondu ziren 1660an María Teresa Austriakoa eta Luis XIV.

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza

Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegia

XVI. mendean eraikia eta hainbatetan berreraikia, gaur egungoa XIX. mendekoa da. Barruan herriko zaindari den Guadalupeko Ama Birjina gurtzen da, eta Gipuzkoako zortzi irudi beltzetako bat da.

Urtero, irailaren 8an, hondarribiarrek 1638an egindako esker oneko botoa berritzen dute, urte horretan izandako setioa altxatzen izan zuen bitartekotza eskertuz. Kanpoko aldetik Txingudi badiaren ikuspegi zoragarriaz goza daiteke.

Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegia

Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegia

Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegia

Portuko eliza

Magdalenaren eliza ere deitua, 1921ean hasi zen eraikitzen. Barruan Gaspar Montes Iturrioz margolariaren freskoa ikus dezakegu.

Aurretik Magdalena errebalean zegoen eliza zaharra ordezkatzeko eraiki zen.

Portuko eliza

Portuko eliza

Portuko eliza

Betharam eliza

Betharam eliza

Betharam eliza

 

Kaputxinoen

Hondarribiko Kaputxinoen komentua 1663an sortu zuten. Oso kokapen egokian dago, hiriko sarreran, Amute Auzoan. Iparraldean duen lurretan baratzea dute. Gaur egun anaiarte txiki bat bizi da bertan, eta Parroki-elizako, Guadalupeko Santutegiko eta Irungo kapilautza bateko gurtzetaz arduratzen dira.

Kaputxinoen eliza

Kaputxinoen eliza

Kaputxinoen eliza

 

Ermitak

Saindua

Saindua

Saindua

Saindua

Santa Engrazia

Hirigune historikotik 300 metrora hego-mendebalderantz, egur-habeteriarekin estalitako elizpe txiki bat du.

Santa Engrazia

Santa Engracia

Santa Engrazia

Santa Barbara

Jaizkibel mendian dago, Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegitik hurbil. Gurutze-bide baten parte da, eta haren kalbarioa, harrizko hiru gurutze handi dituelarik, ermitaren aurrean dago.

Santa Barbara

Santa Barbara

SSanta Barbara

Santiago

Santiagoren ermita: Eraikitze-data zehatzik ezagutzen ez bada ere, XV. mendeko dokumentuetan dagoeneko aipatzen da. Barruan sagarrondo-egurraz egindako XVI. mendeko tailua dago.

Unescok 2015ean Munduko Ondare izendatu zuen Santiagorako Kostaldeko Bidearen lehen etapa. Erromesak Santiago ermitan geldialdia egin dezake Guadalupeko Santutegirantz eta Jaizkibel mendian barrena Pasaiarantz egin aurretik.

Ermita de Santiagotxo

Ermita de Santiagotxo

Ermita de Santiago