Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Argazki lehiaketa
GAZTERIAren proiektua
Lehiaketa honen helburua gazteek Hondarribiaz duten euren ikuspegia islatzea izango da eta gazteen beraien aburuz gustokoago izandako irudiak batuz, 2023 urteko Gazteen Egutegia osatzea.
Lehiaketaren oinarriak
- Parte hartzaileak 14-30 urte bitarteko Hondarribiko gazteak izango dira.
- Parte hartzeko, gazteek argazki bat atera eta jarraian adierazten den bezala Instagram sare sozialean izendatu beharko dute:
- Hilero lehiaketan parte hartuko duten argazkien izendapena modu honetan osatuko den traola bidez izango da: # + GAZ + dagokion hilabetearen izenak osatuko dute (traola adibideak: #GazOtsaila, #GazMartxoa…)
- @GazteenZerbitzua perfila etiketatu beharko dute igo eta izendatutako argazkian.
- Publikazioan lagun bat gutxienez aipatu
- Parte hartzaile bakoitzak hilabete beraren baitan gehienez bi argazki igotzerik izango du.
- Hilabete bakoitzean Hondarribiko Gazteen zerbitzuko Instagram sare sozialeko jarraitzaileen artean aukeratuko da argazki irabazle bat. Hilaren amaieran bozka gehien dituen argazkia (bihotz gehien jasotzen dituenak) izango da hileko irabazlea.
- Gazteen Zerbitzuak hilabete bakoitzeko lehen lan egunean, aurreko hilabeteko argazki irabazlea publikatuko du eta irabazlearekin harremanetan jarriko da.
- Hilabete bakoitzeko argazki irabazlea 2023 urteko gazteen egutegia ilustratzeko erabiliko da. Egutegi hau Hondarribiko Udaleko GAZTEEN ZERBITZUAren ekimen bat delarik.
- Hilabete bakoitzeko irabazleak, Hondarribiko gazte sortzaileren batek egindako lan bat jasoko du, beraz, hilabete baikoitzean sari desberdin bat egongo da.
- Urteko irabazlea lehiaketa honen baitan gutxienez lau hilabete ezberdinetan argazkiak igo dituzten parte hartzaileen arteko ZOZKETA bidez erabakiko da.
- Urteko saria 300€tan baloratutako saria izango da. Hondarribiko denda edota zerbitzuetan erabiltzera bideraturik egongo da.
- 2022ko Abenduaren 23an amaituko da lehiaketa. Urteko azken astean egutegia diseinatu eta inprentara bidaliko da eta urteko irabazlea zozketatuko dira.
Sariak jasotzeko baldintzak
- Hileroko Irabazleak Gazteen Zerbitzuan presentzialki jasoko du saria. Irabazleak bere adina erakusten duen identifikazio dokumentu bat aurkeztu beharko du sariak jaso ahal izateko.
- Irabazle izanaren komunikazioa jaso eta hilabete bereko hamabost garren eguna bitarte sariak jasotzerik egongo da.
- Sariak jasotzerakoan, berau jaso duenaren argazki bat egingo da GAZTEEN ZERBITZUko sare sozialetan ager dadin (irabazlearen aurpegiak EZ DU zertan atera beharko).
- Urteko Sariak 300€ko balioa izango du. Hondarribiko komertzio edota zerbitzuetan erabiltzera bideraturik egongo da.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu