Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu APP

Aplikazio habiaratuak

Contenido presentacion

APP berria
Herriko informazioa, agenda eta zerbitzuak
eskuragarri, Hondarribia APP berrian

Udalak APP bat garatu dut herritarrei informazioa, zerbitzuak eta udal jarduera modu bateratu, azkar eta irisgarriago batean eskaintzeko.

Herritarrak informazioaren erdigunean jartzea da helburua eta udalaren komunikazioa modu eraginkorragoan eta bateratuan jasotzea eta herritarrak udalera gehiago gerturatzea.

Aplikazio habiaratuak

Segundo contenido

Proiektua hainbat eragile sozial, kultural eta instituzionalekin egindako lanketa-prozesu baten ondorioa da.
Agenda bateratua:
hiriko jarduera guztiak
leku bakarrean

Aplikazioaren ezaugarri nagusietako bat agenda bateratua izango da. Bertan, Udalaren ekitaldi ofizialez gain, herriko kultur, kirol eta gizarte eragileek euren jarduerak ere argitaratu ahal izango dituzte.

ALehen aldiz, herriko agenda nagusi guztiak —Hondarribia Kulturakoa, liburutegikoa, gazteriarenak eta bestelako ekitaldiak— euskarri bakarrean bilduko dira. Horrez gain, elkarteek, ikastetxeetako guraso elkarteek edota kirol taldeek ere euren ekintzak partekatzeko aukera izango dute, agenda partekatu eta etengabe eguneratu baten bidez.

Emakumea

Helburua argia da: herriko jarduera guztia leku bakarrean biltzea, herritarrek informazioa modu erraz, argi eta azkar batean eskuratu ahal izan dezaten.

Herritarren eta udalaren arteko
komunikazio zuzena

APPak udalaren komunikazio ofiziala zentralizatuko du. Herritarrek, azken albisteez gain, udal kudeaketarako hainbat tresna praktiko ere baditu:


Aurretiazko hitzorduak eskatzeko aukera

Iragarki-taula digitala

Sarreren erosketa zuzena aplikazioaren bidez

Udal zerbitzu eta bulegoetarako informazioa

Gainera, bideoen atala du, eta udal osoko bilkurak zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du, udal jarduera herritarrengana gehiago hurbilduz.

Aplikazio habiaratuak

Tercer contenido

Deskargas

Dagoeneko eskuragarri dago App Store eta Google Play plataformetan. Doan deskarga daiteke.