Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Aparkaldi mugatua Alde Zaharrean

2022ko apirilaren 28an onartu zen Hondarribiko Hiri Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Ordenantzak, I. Eranskinean zenbait muga ezartzen ditu udalerriko gunerik sentikorrenetan sartu eta aparkatzeko. Horrezkeroz, Ordenantzak bertako bizilagunak eta baimenduak Hondarribiko Alde Zaharra osatzen duten kaleetan aparkatu ahal izango duten bakarrak direla ezartzen du.

Alde Zaharrean bizi diren eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek posta bidezko gutun bat jasoko dute. Bertan, Alde Zaharrean aparkatzeko baimena ematen dien txartel bat aurkituko dute. Ordea, txartela eskatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona baimenduek beren kabuz eskatu beharko dute, BAZeko bulegoarekin (Tel: 943 11 12 13/943 11 12 11, helbide elektronikoa: udala@hondarribia.eus) harremanetan jarriz, pertsona edo ibilgailu horiek Alde Zaharreko etxebizitzarekin duten lotura egiaztatu ahal izateko.

Aparkaleku-plaza hauek erabiltzeko, Alde Zaharrean bizi diren edo aparkatzeko baimena duten pertsonek baimen-txartela beren ibilgailuetan jarri beharko dituzte. Txartela ibilgailuan jarri beharko da, kanpoaldetik ikusteko moduko leku batean, ibilgailua identifikatu ahal izateko.

Beste pertsona edo ibilgailu batzuentzat baimen-txartel gehiago behar izanez gero, aipatutako bideen bitartez BAZeko bulegoarekin harremanetan jarri beharko dira.

 

Aparkaldi mugatua Alde Zaharrean

 

Alde Zaharreko bizilagunek bete beharreko baldintzak

Zonaldeko bizilagunek bereizgarria jasotzeko baldintza nagusia ibilgailuaren ohiko bizilekua eta zerga-egoitza Alde Zaharreko edozein kaletan finkatuta edukitzea da. Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek bereizgarria etxean jasoko dute.

Gainera, renting edo leasing ibilgailua baten jabe diren bizilagunek lehenago aipatutako kanalen bidez (BAZ) txartela eskatzeko aukera izango dute, baldin eta Alde Zaharreko etxebizitza batean erroldatuta badaude eta renting edo leasing kontratuaren kopia bat aurkezten badute.

Aurreko kasuan bezala, enpresa-ibilgailua erabiltzen duten bizilagunek baimen-txartela eskatzeko aukera izango dute, baldin eta Alde Zaharreko etxebizitzan erroldatuta badaude, lan-harremana egiaztatzen duen dokumentu bat aurkezten badute eta ibilgailua soilik eta lan-ordutegitik kanpo erabiltzeko enpresaren baimena aurkezten badute. Eskaera lehenago aipatutako kanalen bidez bideratu beharko da (BAZ).

 

Baimendutako beste pertsona batzuek bete beharreko baldintzak

Alde Zaharrean aparkatu ahal izateko txartela erabili behar duten inguruko bizilagunez gain, honako baldintza hauek bete ezkero Alde Zaharrean aparkatzeko baimena eskuratu dezaketen beste talde batzuk daude:

  • Obrak eta gremioak: Aparkatzeko baimena izango dute obra baimena ibilgailuaren kanpoaldetik ikusgarria den leku batean kokatuz gero.
  • Hotelak eta beste ostatu batzuk: Aparkatzeko baimena izango dute establezimenduak emandako baimena ibilgailuaren kanpoaldetik ikusgarria den leku batean kokatuz. Baimena ostatuaren jabeak eman beharko du.
  • Alokairuak: Alokairu-kontratua erakutsiz eta autoaren helbide fiskala alokairuko etxebizitzarena dela egiaztatuz baimen-txartela eskatzeko aukera izango dute. Eskaera BAZaren bidez bideratu behar da.
  • Mugikortasun urriko txartela duten pertsonak: Europako mugikortasun urriko txartel urdina ibilgailuaren kanpoaldetik ikusgarria den leku batean kokatuz gero aparkatzeko baimena izango dute.
  • Bigarren etxebizitzak: Alde Zaharreko etxebizitza baten jabe direla frogatzen badute baimen-txartela eskatzeko aukera izango dute. Eskaera BAZaren bidez bideratu behar da.

 

Zalantza eta kontsultak

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (BAZ) zuen esanetara dago kontsulta hauen berri emateko:

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6
Ikusi Google Maps

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00.
Larunbatak: 10:00-13:00.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Larunbatak: itxita.

 

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.