Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

banner cabecera

Banner
Aurreko bilera batean parte hartu baldin baduzu honetan ere izena eman behar duzu

Alardearen inguruan herritarrek duten iritzia eta jarrera aztertzeko inkesta 2024

Alardearen inguruan herritarrek duten iritzia eta jarrera aztertzeko inkesta 2024

2023-2027 agintaldirako planean alardearen gatazkaren konponbiderako hainbat neurri jasotzen dira eta 61. neurria “herritarron arteko elkarrizketa dinamikei heltzea” da. Testuinguru honen baitan, 2024ko azaroan inkesta bat egin zitzaien Hondarribiko biztanleei, Alardearen inguruko iritziak, pertzepzioak eta jarrerak jasotzeko. Nahiz inkesta, metodologia kuantitatiboan erabiltzen den teknika izan, kasu askotan, elkarrizketa saioak edo metodologia kualitatiboago eta sakonagoak modu efizienteagoan abordatzeko balio handikoa da.

Horregatik, Hondarribian bizi diren 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutako telefono bidezko 400 inkesta egin ziren. Metodo zientifikoa jarraituz, laginketa geruzatu bat egin da, adin eta genero aniztasuna bermatzeko eta lortutako lagina Hondarribiko demografiaren argazki bat izateko. Genero, adin eta hizkuntza erabileraren arabera, honela banatzen da galdetutakoen lagina: 

  • Generoa: % 50,9 emakumek erantzun zuten  eta % 49,1 gizonek, guztiak Hondarribian bizi direnak.
  • Adina: 18 eta 29 urte bitartekoak ziren  inkestatuen % 14,4a; 30 eta 45 urte bitartekoak % 20,7a; 46-60 urte, galdetuen % 29,1a; eta 60 urtetik gorakoak% 35,8a.
  • Hizkuntz-erabilera: Inkesten % 41,8 euskaraz eta gainerakoak gaztelaniaz erantzun dira.

elkarrisketa

Saioen helburu eta zioen azalpena

Inkesta hau burutzean argi geratu da emozionaltasun handia dagoela gaiari aurre egiteko orduan, eta gai horri buruz hitz egiteko premia dagoela. Telefono bidezko elkarrizketetan, ikerketa honetan lan egiten duen taldeak adierazi zuen biztanleek eskertu egiten zutela alardearen aurrean ideiak eta emozioak partekatzeko guneak aurkitu ahal izatea. Elkarrizketa batzuk oso luzeak izan ziren horregatik.

Inkestatuen % 65ek baino gehiagok Alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute. Horregatik, Udalak elkarrizketarako eta entzuteko guneen eraikuntza sustatzen jarraituko du.

Norabide honetan, hiru topaketa parte-hartzaile saio antolatuko dira, inkestan landutako gaien inguruan herritarrek egiten dituzten irakurketak ezagutu ahal izateko: 

Topaketak Otsailaren 13an, martxoaren 13an eta apirilaren 3an egingo dira Itsas Etxea Auditoriumean eta 40 partaideentzako lekua egongo da. Partehartzaileek, Hondarribian erroldatutakoak, haien artean hitz egin ahal izango dute, bideratzaileen dinamiken eta galderen bidez. Topaketa bakoitzean inkestako hainbat gai jorratuko dira, ikerketa kuantitatibo honen bidez lortutako datu horien inguruan elkarrizketan/ hitz egin eta ikuspegi kualitatiboan sakondu ahal izateko.

Topaketa horietarako izen-ematea formulario honen bidez egin daiteke. Izen-emateak apirilaren 1an amaituko dira.

40 pertsona baino gehiago badaude, adin eta sexu aniztasuna bermatzeko erabakiak hartuko dira. Parte-hartzaileei baieztapena bidaliko zaie posta elektronikoz.

 

 

Dokumentuak deskargatu