Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

menu • plan de gobierno

 

Aplikazio habiaratuak

Banner Logo • plan de gobierno

contenido Plan de gobierno

Hondarribia
bizitzeko

Helburua hondarribiarrok gure herrian eroso bizitzea da, umeak parkeetan seguru jolastea, gazteek etxebizitza eskuragarriak edukitzea, gure nagusiek merezi duten zaintza izatea… hori eta gehiago merezi dugulako.

Gure motorra Hondarribia sentitzea da. Hondarribia bizitzeko delako. Bizitzeko, sentitzeko eta baita maitatzeko ere. Gure onena ematera gatoz.

Udal gobernu taldea

equipo de gobierno

Gobernu plana
142 neurriak

Neurriak datozen urteetarako Gobernuaren ekintzarako gida izango dira.

“Gobernu plan hau gauzak ondo egiteko bermea da”

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Etxebizitza udal saila sortzea
1 Etxebizitza
Etxebizitza udal saila sortzea
Udal egitura berri bat sortuko dugu Hondarribia mailako diagnostikoa egiteko, babes publikoko etxebizitzak kudeatzeko eta, batez ere, sustapen propioa ahalbidetzeko.
Hondarribia etxebizitza gune  tentsionatua izendatzea
2 Etxebizitza
Hondarribia etxebizitza gune tentsionatua izendatzea
Udalak tramiteak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak Hondarribia eremu tenkatu izendatzeko. Izan ere neurri hau, Etxebizitza turistikoen erregulazioaz gain alokairuaren prezioa mugatu ahal izateko garrantzitsua izango da.
Etxebizitza hutsen errolda egitea
3 Etxebizitza
Etxebizitza hutsen errolda egitea
Etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko haien errolda egingo dugu, EAEko Etxebizitzaren Legean aurreikusitako neurriak hartuz.
Gazteentzako eta adinekoentzako  etxebizitzak sustatzea
4 Etxebizitza
Gazteentzako eta adinekoentzako etxebizitzak sustatzea
Herriko gazteek beren bizi proiektuak Hondarribian garatu ahal izateko, bai eta adinekoek ere, Eusko Jaurlaritzak zuzkidura bizitokiak eraiki ditzan lan egingo dugu.
Hondarribiak gaur egun dituen  beharrak jasoko dituen HAPO berria  osatzea
5 Etxebizitza
Hondarribiak gaur egun dituen beharrak jasoko dituen HAPO berria osatzea
Bizitzak erdigunean jarriko duten hirigintza eredu berriak ezarriz, interes orokorrari erantzungo dion eta babes handiagoa jasoko duen Plan Orokorra egingo dugu.
Hiri-barneko autobusa martxan  jartzea
6 Mugikortasuna
Hiri-barneko autobusa martxan jartzea
Hiri autobusa oinarrizko zerbitzua izendatuko dugu eta behar diren inbertsioak egingo ditugu ibilgailua eskuratzeko eta geltokiak eta seinalizazioa jartzeko.
Bidegorri sarea lotzea eta osatzea
7 Mugikortasuna
Bidegorri sarea lotzea eta osatzea
Beste erakundeekin eta herriko eragileekin elkarlanean, besteak beste, bidegorri hauek egingo ditugu: Solbes-DIA zatia, ospitaleko lotura eta San Lorenzo aintziraren lotura.
Bizikletentzako aparkaleku estaliak  jartzea
8 Mugikortasuna
Bizikletentzako aparkaleku estaliak jartzea
Aparkaleku estaliak eta seguruak jarriko ditugu, bizikleta egunerokotasunean mugitzeko benetako aukera izan dadin.
Eskola-bideak proiektuan sakontzea
9 Mugikortasuna
Eskola-bideak proiektuan sakontzea
Hondarribiko haurrek modu autonomoan eskolara joateko bide seguruak egingo ditugu, sozializazio eta ikasketa prozesuaren zati garrantzitsua den heinean.
Aparkalekuen kudeaketa berritzea
10 Mugikortasuna
Aparkalekuen kudeaketa berritzea
Hondarribiarroi lehentasuna emango dien ereduak hobetsiko ditugu, hala nola “Bertakoak” eta OTA/TAO. Bisitarientzako kanpoko aparkalekua egiteko aukerak ikertuko ditugu.
Zezen-plazan lur azpiko  aparkalekuaren bideragarritasuna  aztertzea
11 Mugikortasuna
Zezen-plazan lur azpiko aparkalekuaren bideragarritasuna aztertzea
Hirigintza garapen berriek eremu honetan eragingo dituzten ondorioei aurre egiteko, bertako bizilagunentzako lur azpiko aparkalekua eraikitzeko aukerak aztertuko ditugu.
Autokarabanentzako aparkalekua  leku egoki batean kokatzea
12 Mugikortasuna
Autokarabanentzako aparkalekua leku egoki batean kokatzea
Egungo kokapena behin-behinekoa da eta, beraz, urbanistikoki egokiagoa izango den eta erabiltzaileei zerbitzu egokia emango dien lursail berri batean kokatuko dugu.
Oinezkoentzako segurtasuna  hobetzea
13 Mugikortasuna
Oinezkoentzako segurtasuna hobetzea
Trafi koa baretzeko plataformak aldatuko ditugu, oinezkoentzako pasabide segurua izateko funtzioa benetan bete dezaten, eta zebrabideetako argiteria-sistema hobetuko dugu.
Radar pedagogikoak jartzea
14 Mugikortasuna
Radar pedagogikoak jartzea
Ibilgailuak zein abiaduratan dabiltzan adierazten duten radar pedagogikoak instalatuko ditugu, trafikoa baretzeko gure kaleetan.
Hondarribitik kanpoko joan etorri  jasangarrien alde egingo dugu
15 Mugikortasuna
Hondarribitik kanpoko joan etorri jasangarrien alde egingo dugu
Donostiako autobusaren maiztasuna eta ibilbidea herritarren beharretara egokitua izateko lanketa egingo da, eta baita ere aireportuko bidaiarien autobusak eguneko erabiltzaileei kalterik ez sortzeko.
Stanley Academia eraikina erostea
16 Hirigintza
Stanley Academia eraikina erostea
Mendelu auzoak dituen gabeziei aurre egiteko Stanley eraikina erosiko dugu, Open-gela bat, enpresa-mintegi/coworking esparru bat eta sorkuntzarako bideratutako espazioak hartzeko.
Open-gela bat irekitzea Mendelun
17 Hirigintza
Open-gela bat irekitzea Mendelun
Auzoa birgaitu eta biziberritzeko estrategiak definitzen lagunduko duen bulegoa izango da, bizilagunei ere aholkularitza emango diona.
Sokoako eremuan urbanizazio lanak  egitea
18 Hirigintza
Sokoako eremuan urbanizazio lanak egitea
Pasaia Kalea, Mantzin-Enea ingurua etb. Urbanizatu eta saneamenduaren egoera hobetuko dugu.
Arrantzale auzoko proiektua  bizilagunekin kontrastatzea eta martxan jartzea
19 Hirigintza
Arrantzale auzoko proiektua bizilagunekin kontrastatzea eta martxan jartzea
Une honetan deseinu fasean dagoen proiektu hau bizilagunekin kontrastatuko dugu eta, ekarpenak jaso ondoren, adostutako obra egingo dugu.
Amute auzoan trafikoaren zarata  murrizteko pantaila akustikoak  jartzea
20 Hirigintza
Amute auzoan trafikoaren zarata murrizteko pantaila akustikoak jartzea
Trafikoak Hondarribiko zentrora sartzeko bide nagusian eragindako zarata-kutsadurari irtenbidea emateko pantaila akustikoak jarriko ditugu.
Arkolla auzoan urbanizazio lanak  egitea
21 Hirigintza
Arkolla auzoan urbanizazio lanak egitea
Bizilagunen beharrei erantzunez, hainbat obra egingo ditugu argiztapena eta oinezkoentzako pasabideak hobetzeko, eta sute-arriskuaren aurrean sute-ahoak jartzeko
Baserrien identifikazioa hobetzea
22 Hirigintza
Baserrien identifikazioa hobetzea
Gornutz, Jaizubia eta Arkolla eremuko baserrien identifikazioa hobetuko dugu, anbulantzietarako eta gainerako zerbitzuetarako sarbidea errazteko
Haur parkeak estaltzea
23 Hirigintza
Haur parkeak estaltzea
Hondarribian ditugun 16 haur-parkeei buruz egin dugun azterlanean oinarrituta, urtero hainbat parke estaltzeko plana egingo dugu.
Guadalupeko kantina irekitzeko  izapideak egitea
24 Hirigintza
Guadalupeko kantina irekitzeko izapideak egitea
Azterketa bat egingo dugu Guadalupeko kantina zerbitzua berriro eskaini ahal izateko.
Ospakizun zibilak egiteko lekua  jartzea
25 Hirigintza
Ospakizun zibilak egiteko lekua jartzea
Ezkontzak, hiletak eta bestelako ospakizun zibiletarako espazio egoki baten eskaera gero eta handiagoari erantzunez, horretarako leku publiko bat prestatuko dugu.
Txiplao-Santa Engrazia eremurako  proiektu-lehiaketa egitea
26 Hirigintza
Txiplao-Santa Engrazia eremurako proiektu-lehiaketa egitea
Proiektu berri bat egingo dugu espazio osoa birdiseinatzeko eta Zumardiarekin lotzeko aukerak aztertuz.
San Marko parkea atontzea
27 Hirigintza
San Marko parkea atontzea
Herritarrekin eta interesa duten eragileekin batera, espazio berde hori balioan jartzeko esku-hartze bat diseinatu eta martxan jarriko dugu. 
San Nikolas Baluarteko goialdea ireki  eta parke publikoa sortzea
28 Hirigintza
San Nikolas Baluarteko goialdea ireki eta parke publikoa sortzea
San Nikolas Baluarteko goialdean parke berri bat egiteko izapideak egingo ditugu.
Txakurrentzako aisialdi eremu bat  sortzea
29 Hirigintza
Txakurrentzako aisialdi eremu bat sortzea
Txakurrentzako aisialdirako gune berriak jartzeko kokaleku posibleak aztertuko ditugu.
Terrazen ordenantza berria egitea
30 Sektore ekonomikoak
Terrazen ordenantza berria egitea
Espazioaren erabilera publikoa eta bertan garatzen diren jarduera ekonomikoak orekatzeko, araudi berria egingo dugu.
Laborantzara bideratutako lur  publikoak eskuratzea
31 Sektore ekonomikoak
Laborantzara bideratutako lur publikoak eskuratzea
Udalak bultzatutako “Agroaldea” proiektuaren baitan, nekazaritzako jasangarritasuna bermatzeko planifikazio urbanistikoa berrikusi eta lursail berriak eskuratuko ditugu.
Merkatuaren etorkizuna bermatzea
32 Sektore ekonomikoak
Merkatuaren etorkizuna bermatzea
Merkaturako eredu egonkorra ezarri, lehen sektoreak herriari eta herritarrei egiten dien eskaintza duintzeko eta egungo bezeroen eskaerei erantzuteko.
Bertako komertzioan kontsumitzeko  bonoak sortzea
33 Sektore ekonomikoak
Bertako komertzioan kontsumitzeko bonoak sortzea
Bertako dendetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko, merkatariekin elkarlanean, Udalak bono propioak aterako ditu, erroldan oinarritutakoa biztanle bakoitzari egokituta.
Aktibitate ekonomikoetako saila  eratzea
34 Sektore ekonomikoak
Aktibitate ekonomikoetako saila eratzea
Gure tokiko ekonomia dibertsifikatzeko beharrari erantzuteko, gaur egun dagoen “Merkataritza eta Turismoa” saila “Aktibitate ekonomikoen” saila bihurtuko dugu eta aktibitate ekonomiko berriak martxan jartzeko lanketa egingo dugu
Turismo eredu jasangarri eta  orekatua ezartzea
35 Sektore ekonomikoak
Turismo eredu jasangarri eta orekatua ezartzea
Turismoak izan duen hazkundeari mugak jarriko dizkiogu eta hondarribiarren bizi-baldintzak erdigunean jarriko dira.
Merkataritza ereduari buruzko  azterketa egitea
36 Sektore ekonomikoak
Merkataritza ereduari buruzko azterketa egitea
Udalak merkataritza eredu jasangarria bultzatuko du, Hondarribiko ekoizleei eta sortzaileei lehentasuna emanez eta tokiko kontsumoa sustatuz.
Auzo-bihotzetan sare komertziala  babesteko neurriak hartzea
37 Sektore ekonomikoak
Auzo-bihotzetan sare komertziala babesteko neurriak hartzea
Tokiko merkataritza indartzeko, besteak beste, ez da baimenik emango beheko solairuan etxebizitzak eraikitzeko, eta eremu horiek oinezkoen eta bidegorrien sarearekin lotuko ditugu.
Udal lokal berriak ekintzailetza  sustatzeko erabiltzea
38 Sektore ekonomikoak
Udal lokal berriak ekintzailetza sustatzeko erabiltzea
Hirigintza-proiektu berriak eraikitzeagatik Udalak jaso behar duen diruaren zati bat lokaletan eskuratzeko eskatuko dugu, eta proiektu ekintzaileak bultzatzeko erabiliko dira.
Informazio eskubidea bermatzea
39 Udala, herritarren etxea
Informazio eskubidea bermatzea
Hondarribiko Udalak gardentasunez jokatuko du herritarren aurrean, eta, besteak beste, aktak, aurrekontuak eta alkatearen eta kargu publikoen agendak argitaratzen hasiko da. 
Erregistro bidez jasotako eskaera  guztiei erantzutea
40 Udala, herritarren etxea
Erregistro bidez jasotako eskaera guztiei erantzutea
Udal erregistroko sarreran jasotako eskaerei sistematikoki erantzuteko sistema berria jarriko du indarrean Hondarribiko Udalak.
Udalak modu estrukturalean  eman behar dituen zerbitzuak  munizipalizatzea
41 Udala, herritarren etxea
Udalak modu estrukturalean eman behar dituen zerbitzuak munizipalizatzea
Ingurumena, liburutegia edo artxiboa bezalako zerbitzuak birmunizipalizatuko ditugu, udalarentzat ekonomikoki egokiagoak izateko eta lan-baldintzak hobetzeko. 
Segurtasun eredu berria herritarrekin  eraikitzea
42 Udala, herritarren etxea
Segurtasun eredu berria herritarrekin eraikitzea
Herritarrekin batera lan egingo dugu segurtasun eskubidea bermatzeko, besteak beste, gertuko zerbitzua eskainiko duen udaltzaingo eredua sustatuz. 
Parte-hartze prozesu dinamikoak  egitea
43 Udala, herritarren etxea
Parte-hartze prozesu dinamikoak egitea
Bizitza komunitarioa indartu nahi dugu, eta, horregatik, herritarren parte-hartzea estrategikoa eta zeharlerrokoa izango da. Norabide horretan, ikastaroak egingo ditugu udal langileekin. 
Ekintza komunitarioak sustatzeko  politika egitea
44 Udala, herritarren etxea
Ekintza komunitarioak sustatzeko politika egitea
Bizitza komunitarioa erdigunean jarriko duten politika publikoak sustatuko ditugu, joera komunitarioak eta solidarioak sustatuz.
Eragileentzako diru-laguntza sistema  justua ezartzea
45 Udala, herritarren etxea
Eragileentzako diru-laguntza sistema justua ezartzea
Herri eragileentzako diru-laguntzak emateko irizpideak finkatzen dituen sistema aldatuko dugu, justua izateko, eta ordenantza egokituko dugu eragileekin batera.
Crear un canal interno de denuncia  de irregularidades
46 Udala, herritarren etxea
Crear un canal interno de denuncia de irregularidades
Gobernu onerako tresna gisa, barne-salaketen kanala sortuko dugu, herritarrek eta udal langileek antzemandako irregulartasunen berri modu seguru eta diskretuan jakinarazi ahal izateko.
Udal langileek arreta hurbila  eskaintzea
47 Udala, herritarren etxea
Udal langileek arreta hurbila eskaintzea
Ikastaroak eskaintzeaz gain, udaletxeko ateak ireki eta aldatu beharreko elementuak aldatuko ditugu, udal langileek herritarrei gertuko zerbitzua eman ahal izateko.
Aldibaterakotasun tasa nabarmen  murrizteko neurriak hartzea
48 Udala, herritarren etxea
Aldibaterakotasun tasa nabarmen murrizteko neurriak hartzea
Interinitate tasa handiena duen administrazioa garela abiapuntutzat hartuta, plantilla egonkortzeko lan-eskaintza publiko berriak egingo ditugu eta lan-poltsa berriak gauzatuko ditugu.
Establecer una metodología para  conseguir unos presupuestos  realistas
49 Udala, herritarren etxea
Establecer una metodología para conseguir unos presupuestos realistas
Gardentasunaren izenean, benetako beharrei erantzungo dien aurrekontuak egingo ditugu, partida publiko eta neurgarriekin, hiru hilean behin gauzatze-txostenak aurkeztuz
Kontratazio plan egokia diseinatzea
50 Udala, herritarren etxea
Kontratazio plan egokia diseinatzea
Zerbitzuen birmunizipalizatzea aztertzen dugun bitartean, enpresekin egin beharreko kontratuetan klausula sozialak ezarriko dira, lan-baldintzetan arreta berezia jarrita.
Udal sailen arteko komunikazioa eta  koordinazioa egokitzea
51 Udala, herritarren etxea
Udal sailen arteko komunikazioa eta koordinazioa egokitzea
Herritarrentzako arreta hobetzeko asmoz, Udaleko sail desberdinetako langileen arteko elkarlana sustatuko dugu, lanpostuen organigrama eguneratuz eta indartuz.
Herritarren Zerbitzuen Karta  argitaratzea
52 Udala, herritarren etxea
Herritarren Zerbitzuen Karta argitaratzea
Herritarrek eskubidea dute Hondarribiko Udalak ematen dituen zerbitzu guztiak ezagutzeko, baita zerbitzu horiek eskuratzeko prozeduren berri izateko ere
Udal ondasunen inbentarioa egitea
53 Udala, herritarren etxea
Udal ondasunen inbentarioa egitea
Udal lokal eta eraikinen inbentario zehatza egingo dugu, azken hamarkadetan ez delako egin, kontserbazioari eta kudeaketari dagokionez horrek suposatzen duen guztiarekin.
Udal eraikinen lagapen hitzarmenak  eguneratzea
54 Udala, herritarren etxea
Udal eraikinen lagapen hitzarmenak eguneratzea
Udal eraikinen lagapenen egoeraren diagnostikoa egingo dugu, iraungita dauden jakiteko eta eskaera berriei erantzuteko lagapen berriak egiteko.
Langileentzako etengabeko  formakuntza ematea
55 Udala, herritarren etxea
Langileentzako etengabeko formakuntza ematea
Udal zerbitzuen etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan, udal plantillaren formakuntza iraunkorra sustatu eta planifikatuko dugu.
Lanpostuen balorazio objektiboa  egitea
56 Udala, herritarren etxea
Lanpostuen balorazio objektiboa egitea
Plantillaren balorazio objektiboa egiteko prozesuari ekingo diogu, 80. hamarkadatik egin gabe dagoelako, zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko asmoz.
Txingudi Mankomunitateak  Hondarribian bulegoa irekitzea
57 Udala, herritarren etxea
Txingudi Mankomunitateak Hondarribian bulegoa irekitzea
Herritarrei gertuko zerbitzua eskaintzeko helburuarekin, behar diren izapideak egingo ditugu Txingudiko Zerbitzuak-ek Hondarribian bulegoa ireki dezan ahalik eta lasterren.
Zerga eta tasen sistema progresiboa  ezarriko dugu
58 Udala, herritarren etxea
Zerga eta tasen sistema progresiboa ezarriko dugu
Ordenantza fiskalen azterketa bat egingo dela, baliabideen araberako progresibitatea bermatzeko.
Udal taldeen arteko etengabeko  lanketa egitea
59 Alardearen gatazkaren konponbidea
Udal taldeen arteko etengabeko lanketa egitea
Bozeramaileen mahai iraunkorra eratuko da. Alardearen inguruan hausnartu, ikuspegiak partekatu, adostasunak bilatu eta ezberdintasunak naturaltasunez jorratzeko tresna izango da.
Gazteen arteko konfiantzazko  guneak sortzea
60 Alardearen gatazkaren konponbidea
Gazteen arteko konfiantzazko guneak sortzea
Gazte eta nerabeen artean Alardearen inguruko ikuspegiak partekatzeko gune eroso eta seguruak sortuko dira.
Herritarron arteko elkarrizketa  dinamikei heltzea
61 Alardearen gatazkaren konponbidea
Herritarron arteko elkarrizketa dinamikei heltzea
Herritarren arteko elkarrizketa foroak abian jarriko dira. Honez gain, gatazka gainditzeko eta konponbidearen oinarriak landuko dituen metodologia parte hartzaileak abian jarriko dira.
Erakundeen arteko mahaia  bultzatzea
62 Alardearen gatazkaren konponbidea
Erakundeen arteko mahaia bultzatzea
Alardearen inguruan konpetentziak dituzten erakunde publikoen arteko elkarlana sustatzeko erakunde arteko mahaia sustatuko dugu.
Gizarte zerbitzuak indartzea
63 Gizarte zerbitzuak
Gizarte zerbitzuak indartzea
Arreta arinagoa, efektiboagoa eta azkarragoa izateko hobekuntzak egingo ditugu, diagnostiko egokiagoak egiteko eta herritarrei erantzun eta jarraipen zuzenagoa emateko.
Gizarte zerbitzuen laguntzen berri  ematea herritarrei
64 Gizarte zerbitzuak
Gizarte zerbitzuen laguntzen berri ematea herritarrei
Udal eskumenekoak diren gizarte zerbitzuak eta laguntzak eskuratu ahal izateko tramitazioa zein den ezagutarazteko triptiko bat egingo dugu, etxe guztietara zabalduko duguna.
Zaintzaileentzako zerbitzuak  eskaintzea
65 Gizarte zerbitzuak
Zaintzaileentzako zerbitzuak eskaintzea
Udalaren eskumenekoa den zerbitzu hau eskaintzen hasiko gara Hondarribian, besteak beste, zaintzaileentzako ikastaroak, akonpainamendu psikologikoa eta aholkularitza zerbitzuak emanez.
Etxez etxeko zerbitzua hobetzea
66 Gizarte zerbitzuak
Etxez etxeko zerbitzua hobetzea
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren esleipen berria egingo dugu, orain arte emandako zerbitzua aztertuz, hutsuneak detektatuz eta hobekuntzak ezarriz.
Zaintza eredu berria martxan jartzea
67 Gizarte zerbitzuak
Zaintza eredu berria martxan jartzea
Teknikari, koordinatzaile eta eragilerekin batera, zaintza eredu komunitario berri bat jarriko dugu martxan eta eredu berria herritarrengan txertatzeko sentsibilizazio eta ikastaro zein tailer ezberdinak egingo ditugu.
Babesgabetasun egoeran dauden  adingabeei zerbitzua ematea
68 Gizarte zerbitzuak
Babesgabetasun egoeran dauden adingabeei zerbitzua ematea
Babesgabetasun egoeran geratzeko arriskuan daudenei laguntza emateko eta prebentzio neurriak hartzeko zerbitzu egokia ezarriko dugu, hezkuntza eta arlo psikosoziala lehenetsiz.
Adinekoei arreta zerbitzu egokia  ematea
69 Gizarte zerbitzuak
Adinekoei arreta zerbitzu egokia ematea
Zerbitzu berri bat jarriko dugu abian, Hondarribian bakarrik bizi diren gero eta adineko pertsona gehiagori arreta emateko, laguntza espezifikoa eskainiz.
Tutoretzapeko etxebizitzen inguruko  azterketa egitea
70 Gizarte zerbitzuak
Tutoretzapeko etxebizitzen inguruko azterketa egitea
Larrialdietarako etxebizitzez gain, tutoretzapeko etxebizitzen zerbitzua ere ematen hasteko behar diren azterlanak egingo ditugu.
Puntalean Udalak duen etxea  zaharberritzea
71 Gizarte zerbitzuak
Puntalean Udalak duen etxea zaharberritzea
Udalak Puntalean duen etxean erreforma-lanak egingo ditugu, eta beste erabilera bat emango diogu, hala nola, larrialdietarako etxebizitza, tutoretzapekoa, emantzipaziorako…
Etxebizitza utzarazpenei aurre  egiteko protokoloa eratzea
72 Gizarte zerbitzuak
Etxebizitza utzarazpenei aurre egiteko protokoloa eratzea
Etxe uztarazte edo kaleratze isilei erantzun azkar bat emateko protokoloa eratuko dugu, kalean inor gera ez dadin
Etorri berrientzako harrera  protokoloa osatzea
73 Gizarte zerbitzuak
Etorri berrientzako harrera protokoloa osatzea
Hondarribira bizitzera datozen bizilagun berriek gure nortasun ikurren berri jasotzeko aukera izango dute, baita udal bulegoen eta eragile interesgarrien kokapenaren berri ere.
“Bidez bide” zerbitzua hobetzea
74 Gizarte zerbitzuak
“Bidez bide” zerbitzua hobetzea
Behemendi landa garapenerako elkarteak ematen duen oinarrizko beharretarako doako garraio-zerbitzua hobetuko dugu, ordutegiak luzatuz eta udako beharretara egokituz.
Adinekoen tailerrak auzo  gehiagotara eramatea
75 Gizarte zerbitzuak
Adinekoen tailerrak auzo gehiagotara eramatea
Adinekoentzako tailerrak, ohiko lekuez gain, auzo gehiagotan antolatzen hasiko gara.
Zahartze Batzordea sortzea elkarte  eta eragileekin
76 Gizarte zerbitzuak
Zahartze Batzordea sortzea elkarte eta eragileekin
Zahartze prozesuak eragiten dituen beharrei erantzuteko, garai batean egon zen Zahartze Batzorde aktibatuko dugu berriz, elkarte eta eragileekin elkarlanean.
Kasino Zaharreko tabernaren  esleipena egitea
77 Gizarte zerbitzuak
Kasino Zaharreko tabernaren esleipena egitea
Kasino Zaharreko taberna berriz irekitzeko izapideak egingo ditugu, Jubilatuen Etxeak behar duen taberna edo kafetegia izan dezan.
Kasino Zaharra atontzea
78 Gizarte zerbitzuak
Kasino Zaharra atontzea
Kasino Zaharrean berrikuntzak egingo ditugu, eta behar diren material eta ekipoak jarriko ditugu, betiere arduradunekin elkarlanean.
Zahartze aktiboa sustatzea
79 Gizarte zerbitzuak
Zahartze aktiboa sustatzea
Zahartzeak kognitiboki eraginak izan dezake eta, horregatik, zahartze aktiboa eta estimulazio kognitiboa lotzen dituen proiektu bat jarriko dugu martxan. 
Dolu-laguntza zerbitzua ezartzea
80 Gizarte zerbitzuak
Dolu-laguntza zerbitzua ezartzea
Udalak psikologia eta akonpainamendu zerbitzu bat sortuko du hurbileko pertsona baten heriotzagatiko dolu-egoerari aurre egiteko laguntza behar duten pertsonentzat.
Ke-detektagailuen zerbitzua ezartzea
81 Gizarte zerbitzuak
Ke-detektagailuen zerbitzua ezartzea
Bakarrik bizi diren eta hala eskatzen duten adinekoen etxeetan ke-detektagailuak instalatu ahal izateko prozesuari ekingo diogu, beste erakunde batzuekin lankidetzan.
Gatazka komunitarioen  bitartekaritza zerbitzua martxan  jartzea
82 Gizarte zerbitzuak
Gatazka komunitarioen bitartekaritza zerbitzua martxan jartzea
Bizilagunen artean, egunerokotasunean, espazio publikoaren erabileraren inguruan sor daitezken liskarrak konpontzeko bitartekaritza eta kudeaketa zerbitzua jarriko dugu martxan. 
Berdintasun saila sortzea
83 Berdintasuna
Berdintasun saila sortzea
Berdintasunaren aldeko politika publikoak zeharlerrotasunez lantzeko sail berria sortuko dugu, teknikari bat kontratatuz, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra lortzeko.
Eraso matxistaren aurkako telefonoa  egonkortzea
84 Berdintasuna
Eraso matxistaren aurkako telefonoa egonkortzea
Herriko jaietan arreta-puntuarekin batera sortu zen 24 orduko telefonoari jarraipena emango diogu eta elkarteei eskainiko zaie antolatzen dituzten jaialdietan aktibatzeko.
Erasoen aurkako lantaldea  egonkortzea
85 Berdintasuna
Erasoen aurkako lantaldea egonkortzea
Jaietan txosnekin, merkatariekin eta ostalarien elkarteekin hasitako lankidetzari jarraipena emango diogu, erasoen aurkako erantzunak adostu eta identifi katzen diren behar ezberdinei erantzuteko asmoz.
II. Berdintasun plana egitea
86 Berdintasuna
II. Berdintasun plana egitea
2019ko Berdintasunerako lehen planak eman duena aztertu, beharrak ikusi eta plan berri bat eratuko dugu, herriko eragileekin eta erakundeekin elkarlanean.
Gorrotozko erasoen aurkako udal  protokoloa eratzea
87 Berdintasuna
Gorrotozko erasoen aurkako udal protokoloa eratzea
Udalak bere protokolo propioa egingo du, erasoen aurkako lantaldearekin eta beste agente batzuekin elkarlanean.
Eskoletan indarkeria matxistaren  kontrako programa martxan jartzea
88 Berdintasuna
Eskoletan indarkeria matxistaren kontrako programa martxan jartzea
Urtero, programa hau DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin landuko dugu ikasturtean zehar, data esanguratsuetan indar berezia eginez, hala nola azaroaren 25an.
Bullying-a, jarrera homofoboak  eta sexistak saihesteko planak  egikaritzen lagunduko dugu
89 Berdintasuna
Bullying-a, jarrera homofoboak eta sexistak saihesteko planak egikaritzen lagunduko dugu
Herriko aisialdi eta kirol elkarteetan gorroto erasoak saihesteko planak eduki ditzaten, udalak laguntza teknikoa eta ekonomikoa emango du.
Kultur agenda herriko auzo  desberdinetara zabaltzea
90 Kultura
Kultur agenda herriko auzo desberdinetara zabaltzea
Auzoei garrantzia eta bizitza emateko asmoz, auzoetako kultur agendaren programazioa indartuko dugu. 
Erakusketa aretoa martxan jartzea
91 Kultura
Erakusketa aretoa martxan jartzea
Hondarribiak izan duen eta gaur egun daukan artista bilakaera ikusita, Udalak areto egoki bat eskainiko du bertako zein kanpoko sortzaileek beraien arte lanak erakusteko.
Hondarribiko sortzaileen katalogo  digitala osatzea
92 Kultura
Hondarribiko sortzaileen katalogo digitala osatzea
Herrian ditugun artistak aditzera emateko, eta haien artean ere ezagutarazteko, aukera berriak eskainiko ditugu.
“Hondarribia Sormen Hiria” bekak  aktibatzea
93 Kultura
“Hondarribia Sormen Hiria” bekak aktibatzea
Sorkuntza eta diziplina artistiko desberdinetan dabiltzan hondarribiarrei beka programa eskainiko diegu, beren ibilbide artistikoari lagunduko dioten diru-laguntzak emateko.
Polborina irekitzeko pausuak egitea  eragileekin batera
94 Kultura
Polborina irekitzeko pausuak egitea eragileekin batera
Barruko gela egokituko dugu, baita barruko eta kanpo ko plaza ere, herriko kultur eragileen eskura jartzeko.
Herri txoko desberdinetan mural  artistikoak margotzea
95 Kultura
Herri txoko desberdinetan mural artistikoak margotzea
Herriko margolariei modu antolatuan eta gai desberdinak jorratuz muralak margotzeko aukera eskainiko diegu, herriko artista eta kolektibo desberdinekin elkarlanean.
Liburutegia zerbitzu zehatzak  auzoetan eskaintzea
96 Kultura
Liburutegia zerbitzu zehatzak auzoetan eskaintzea
Gaur egun udal liburutegiak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu auzoetan eskaintzen hasiko gara, hala nola, liburu zerbitzua, biltegiratzea, prentsa eta internet.
Irakurketa erreza sustatzeko  neurriak zabaltzea
97 Kultura
Irakurketa erreza sustatzeko neurriak zabaltzea
Material desberdin eta ugariagoa eskuratzeko urtero diru partida bat eskaini eta neurri hauen jarraipena egingo dugu.
Liburuak partekatzeko guneak  ezartzea
98 Kultura
Liburuak partekatzeko guneak ezartzea
Irakurzaletasuna zabaldu eta indartzeko asmoarekin liburuak kalean utzi eta hartu ahal izateko guneak jarriko ditugu.
Euskara sustatzeko erabilera plana  martxan jartzea
99 Euskara
Euskara sustatzeko erabilera plana martxan jartzea
Plan berrian, egungo diagnostikoa egin eta aurrera begirakoaren erronkak definituko ditugu. Mahai iraunkor batek bideratuko ditu lau urteko planean jasotako neurriak.
Euskararen normalizazioa  bultzatzeko udal barruko erabilera  plana berritzea
100 Euskara
Euskararen normalizazioa bultzatzeko udal barruko erabilera plana berritzea
Udal langilegoaren egunerokotasunean euskara erabilera indartu eta suspertzeko plan berria ezarri eta jarraipena egingo dugu.
Ikastetxeetan hizkuntza portaera  lantzeko proiektuak martxan jartzea
101 Euskara
Ikastetxeetan hizkuntza portaera lantzeko proiektuak martxan jartzea
Hondarribiko hiru ikastetxeetan, HH, LH eta DBHko ikasleekin hizkuntza asertibitatea eta kontzientzia linguistikoa lantzeko programa integrala martxan jarriko dugu.
Hondarribia, UEMA Udalerri  euskaldunen mankomunitateko kide  izendatzea
102 Euskara
Hondarribia, UEMA Udalerri euskaldunen mankomunitateko kide izendatzea
Hondarribiko euskara erabilera indartu dadin, mankomunitateak eskaintzen dizkigun tresnak erabiliko ditugu, herriko sektore desberdinetan aplikatuz.
Euskal liburu eta disko azoka  indartzea
103 Euskara
Euskal liburu eta disko azoka indartzea
Azoka sendotu eta biziberrituko dugu. Horretarako eskaintza berri bat egingo dugu, kultur ekintzak uztatu eta udal departamentu desberdinen lankidetzarekin.
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa birformulatzea
104 Euskara
Bordari eta Satarka literatur-lehiaketa birformulatzea
ordari ipuin-lehiaketa eta Satarka olerki-lehiaketa berritzeko unea iritsi da eta, formatu berrian, besteak beste, literatura bekak eskainiko ditu Udalak.
San Telmo gazteluan indusketa  arkeologikoa egitea
105 Ondarea eta memoria
San Telmo gazteluan indusketa arkeologikoa egitea
Etorkizunean funtzio zehatz bat ezartzeko, lehenbizi azterketa bat egingo dugu eta ondoren gazteluaren funtzionamendu berria defi nituko dugu.
Higer itsas argia gureganatzeko  lanak abiatu eta biziberritzea
106 Ondarea eta memoria
Higer itsas argia gureganatzeko lanak abiatu eta biziberritzea
Pasaiako Portu Agintaritzarekin hitzarmen bidez gureganatuko dugu eta itsas argiari funtzio jakin bat ezartzeko aukera desberdinak aztertuko ditugu.
Hondarribiko itsas ondarea balioan  jartzea
107 Ondarea eta memoria
Hondarribiko itsas ondarea balioan jartzea
Itsas Ondarea balioan jarri eta bere kultura errotu, zabaldu eta indartuko dugu. Horretarako jardunaldiak eta itsasoaren interpretazio gunea sortzeko proiektuaren lanketa egingo dugu.
San Nikolas atearen kontserbazio  plana egitea
108 Ondarea eta memoria
San Nikolas atearen kontserbazio plana egitea
Erdi aroko ateak istorio zabala dauka eta behar duen kontserbazio plana izango du. Ondoren ezagutza bidean jarriko dugu.
Memoria historikoaren lanketan  jarraitzea
109 Ondarea eta memoria
Memoria historikoaren lanketan jarraitzea
Frankismoarekin lotutako ikerketa bat egingo da, Hondarribiko oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz, gerra eta errepresioa jasan zituzten biktimengan arreta jarriz.
Hondarribian dugun azken gabarra  berreskuratzea
110 Ondarea eta memoria
Hondarribian dugun azken gabarra berreskuratzea
Konponketa lanak abiatu, dokumentatu eta errekaratuko dugu. Ondoren gabarrak gure herri eta eskualdean izan duen garrantzia kontuan izanik, ezagutza lanekin jarraituko dugu.
Harresiaren kontserbazio planaren  barruan San Nikolaseko baluartean  berreskuratze lanak abiaraztea
111 Ondarea eta memoria
Harresiaren kontserbazio planaren barruan San Nikolaseko baluartean berreskuratze lanak abiaraztea
Epe luzeko lana da, eta agintaldi honetan San Nikolas baluartea berreskuratzeko beharrezko azterlanak eta hasierako tramiteak egiten hasiko gara.
Nafarroako erreinuarekiko  harremana azaltzea
112 Ondarea eta memoria
Nafarroako erreinuarekiko harremana azaltzea
Hondarribia, Nafarroako erresumaren azken portua eta gazteluaren galtzearen 500. urtemuga gogoratzearekin batera, herriko historian eta eraikinetan nafar erresumarekin izandako lotura argitara eramatea.
Jaizkibel mendia babesteko udal  ordenantza egitea
113 Ingurumena eta energia
Jaizkibel mendia babesteko udal ordenantza egitea
Geroz eta ustiatuagoa dagoen gure mendiak babeserako tresnak behar ditu. Eskualdeko gainontzeko herriak eta Aldundiarekin batera irizpide zehatzak jarriko ditugu. Pertsonen aisialdia uztartu eta mendiko biodibertsitatea bermatzeko.
Jaizkibel mendiko mairu-baratzak  atontzea
114 Ingurumena eta energia
Jaizkibel mendiko mairu-baratzak atontzea
Jaizkibelen dauden Kromletx edo mairu-baratz ederrak berreskuratzeko lanak egingo ditugu.
Goiko Errotaren ateak ireki eta errota  martxan jartzea
115 Ingurumena eta energia
Goiko Errotaren ateak ireki eta errota martxan jartzea
Landa eremuan hain garrantzizkoa den elementua biziberritu eta bizitza emango diogu, haur, gazte eta helduek natur eremuaz gozatzeko eta errotarrien historiaz ikasteko.
Eguzki plakak eraikin publikoetan  jartzea
116 Ingurumena eta energia
Eguzki plakak eraikin publikoetan jartzea
Gure eskumenekoak diren eraikinetan eguzki plakak instalatuko ditugu, dependentzia energetikoa eta kutsadura mailak murriztuz.
Permakultura sozializatzeko  jarduerak antolatzea
117 Ingurumena eta energia
Permakultura sozializatzeko jarduerak antolatzea
Egungo garapen eredu jasanezinak bestelako begirada bat izatea eskatzen digu eta, bide honetan, permakulturaren oinarriak ikasi eta hedatzeko ekimenak egingo ditugu.
Hiriguneko zuhaitzen identifikazioa  eta ibilbidea egitea
118 Ingurumena eta energia
Hiriguneko zuhaitzen identifikazioa eta ibilbidea egitea
Hirigunean dugun biodibertsitatea ezagutzeko, zuhaitzen identifikazioa egingo da, hauek ezagutuz ibilbidea egin ahal izateko.
Energia kontsumo jasangarriaren  leihatila martxan jartzea
119 Ingurumena eta energia
Energia kontsumo jasangarriaren leihatila martxan jartzea
Etxebizitzen energia kontsumoa jasangarriagoa izan dadin, dauden politika eta aukeren inguruko dibulgazio ekimenak sustatu eta energiaren leihatila propioa sortuko dugu.
Herri baratzeak martxan jartzeko  urratsak egitea
120 Ingurumena eta energia
Herri baratzeak martxan jartzeko urratsak egitea
Hondarribiak ere baratze parkea izateko eman beharreko pausoak martxan jarriko ditugu: kokapena zehaztu, hirugarrenekin hitzarmena sinatu, ordenantza gauzatu, esleipena burutu eta abar.
Batxilergo ikasleentzat sorospen  ikastaroak antolatzea
121 Hezkuntza
Batxilergo ikasleentzat sorospen ikastaroak antolatzea
Jardunaldi hauen helburua 17 urteko gazteak larrialdi-egoerei aurre egiten ikastea da, egoera horiek modu arrakastatsuan kudeatzen ikas dezaten.
Eskola kirola eredua berraztertzea
122 Hezkuntza
Eskola kirola eredua berraztertzea
Ikastetxeekin, gurasoekin, Foru Aldundiarekin eta eragileekin elkarlanean, egungo ereduari buruzko gogoeta egingo dugu, eredu berria diseinatu eta martxan jartzeko.
Satarkako parkea estaltzea
123 Hezkuntza
Satarkako parkea estaltzea
Hezkuntza sailak barne patioa estaltzea erabakitzen duen bitartean, Udalak Talaia ikastolaren aurrean dagoen haur-parkea estaliko du, ikasleei ere zerbitzua emateko.
Hondarribiko Hezkuntza Kontseilua  eratzea
124 Hezkuntza
Hondarribiko Hezkuntza Kontseilua eratzea
Hondarribia herri hezitzailea izan dadin hezkuntza komunitate osoarekin modu parte-hartzailean landu eta adostu beharreko ildo estrategikoak zehaztuko dira. 
Jostaldi frontoia berritzea
125 Kirola
Jostaldi frontoia berritzea
2007an eraiki zen frontoia berrituko dugu, gaur egun hainbat behar dituelako, hala nola argiteria eta frontisaren pareta.
Jostaldi frontoiaren kudeaketa  eredua aldatzea
126 Kirola
Jostaldi frontoiaren kudeaketa eredua aldatzea
Orain arte Hondartza Kiroldegiarekin batera kudeatzen zen eta, formularik egokiena aztertu ondoren, etorkizunean zerbitzua interes publikoaren arabera kudeatuko da.
Emakume palisten formakuntzarako  irakaslea kontratatzea
127 Kirola
Emakume palisten formakuntzarako irakaslea kontratatzea
Emakumeek kirol diziplina horretan parte-hartzea sustatzeko, emakume palisten teknika hobetuko duen irakaslea kontratatuko dugu.
Hondartza kiroldegiko esleipena  Hondarribiko Udaletik egitea
128 Kirola
Hondartza kiroldegiko esleipena Hondarribiko Udaletik egitea
Zerbitzuaren birmunizipalizatzea aztertzen dugun bitartean, kiroldegiaren kudeaketa zuzena bermatuko dugu, eskaintzen duen zerbitzu publikoa egokia izan dadin. 
Amute auzoko kirolgunea berritzea
129 Kirola
Amute auzoko kirolgunea berritzea
Frontoia estali eta futbol zelaia berrituko dugu.
Mendelu auzoko kirolgunea berritzea
130 Kirola
Mendelu auzoko kirolgunea berritzea
Instalazioa eguneratu eta beharrezkoak diren hobekuntzak egingo ditugu.
Soroetako frontoia atontzea
131 Kirola
Soroetako frontoia atontzea
Itxiturak ezarriko dira urte osan zehar kirola egiteko aukera bermatzeko eta bertan praktikatzen diren kirol aniztasuna bermatuz.
Adineko pertsonei zuzendutako  gimnasiarako gailuak jartzea
132 Kirola
Adineko pertsonei zuzendutako gimnasiarako gailuak jartzea
Herriko pasealeku nagusietan adinekoentzako makina bio-osasungarriak jarriko dira.
BMX pista berritzea
133 Kirola
BMX pista berritzea
BMX bizikletentzako pista oso baldintza txarretan dago eta lurrezko pista berreskuratzeko lanak egingo ditugu.
Skate parkea berritzea
134 Kirola
Skate parkea berritzea
Gaur egungo pista berrituko dugu, gazteek, helduek, hasiberriek edo adituek skate praktikatzen jarrai dezaten baldintza onenetan.
Kirola jardunaldi inklusiboa egitea
135 Kirola
Kirola jardunaldi inklusiboa egitea
Lehen aldiz Hondarribian hainbat herriko kirol elkarteekin eta Atzegirekin batera kirol jardunaldi inklusiboa ospatuko dugu.
Hondartzako aldagelak egokitzea
136 Kirola
Hondartzako aldagelak egokitzea
Hondartzako inguruan kokatzen diren eta udalarenak diren intalazioak, urte osoan zehar irekiko ditugu aisialdirako erabiltzen duten herritarrei zerbitzua emateko. 
Bizikletak garbitzeko guneak jartzea
137 Kirola
Bizikletak garbitzeko guneak jartzea
Bizikletak garbitzeko gune publikoak eta doakoak jarriko ditugu. 
Soroetan rokodromo berria egitea
138 Kirola
Soroetan rokodromo berria egitea
Soroetako kirol gunean aire zabaleko rokodromoa jarriko dugu.
Prebentzio komunitarioko zerbitzua  esleitzea
139 Gazteria eta prebentzio komunitarioa
Prebentzio komunitarioko zerbitzua esleitzea
Udal zerbitzu honen esleipena duela urte batzuk iraungi zen, eta herritarrei eta bereziki gazteei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko, esleipen berria egingo dugu.
Bizikidetza mahaia sortzea
140 Gazteria eta prebentzio komunitarioa
Bizikidetza mahaia sortzea
Auzoetan sortzen diren bizikidetza arazoei aurre egiteko mahai politiko-teknikoa-soziala jarriko dugu martxan.
Osasunaren Prebentziorako  programa berria martxan jartzea
141 Gazteria eta prebentzio komunitarioa
Osasunaren Prebentziorako programa berria martxan jartzea
Osasunaren prebentzioaren lanketaren barruan “Gorputz aniztasunaren onarpena eta osasun fisiko eta mentala bermatzeko” hitzaldi-programa jarriko dugu martxan.
Guraso eskola hitzaldiak antolatzea
142 Gazteria eta prebentzio komunitarioa
Guraso eskola hitzaldiak antolatzea

Gazteei eragiten dieten hainbat gaiei buruzko hitzaldiak antolatuko ditugu, kasu honetan, gurasoei zuzenduta.

Urteko balorazioa

Igor Enparan Araneta
Alkatea

Estitxu Urtizberea Sorzabal
Hiri eta Lurralde-Antolamendua

Josu Peña
Gizarte Zerbitzuak

Garoa Lekuona Izeta
Euskara, Ingurumena eta Energia