Aplikazio habiaratuak
Adopzioko Seme-Alabak
Adopzioko Seme-Alabak
Antonio Bernal de O’Reilly Jauna
Madrilen jaio eta Donostian bizi den idazle eta historiagile gailen horrek "Bizarría Guipuzcoana y Sitio de Fuenterrabía 1474, 1521, 1635, 1638" obra Udalari eta horren salmentaz lortutako irabaziak Hiriko Ospitaleari eman dizkio.
Pedro Viteri y Arana Jauna
Arrasaten jaiotako filantropoak bere izeneko lehen hezkuntzako eskolak eman dizkio Hiriari, bi sexuetako haurrak hezteko. Berak ordaindu ditu eskola horiek eraikitzeko obrak.
Javier Ugarte y Pagés Jauna
Bartzelonan jaio zen eta Madrilen bizi da. Abokatu eta politikari gailena, Elkarte Geografikoaren presidentea, Grazia eta Justizia ministroa, Gobernazio ministroa eta Sustapen ministroa izan da. Hiriko ohiko udatiarra da. Hiriko zenbait gai garrantzitsu kudeatu zituen, hiriaren onerako kudeatu ere; besteak beste, babes portua egiteko lanak, karga besoa handitzeko lana eta ongintza lanak.
Ramon Iribarren Cavanillas Jauna
Irunen jaio zen, 1900eko apirilaren 15ean. 1967ko otsailaren 21ean hil zen. Bide, ubide eta portuetako ingeniaria, katedratikoa eta Gipuzkoako portu burua, haren jarduera onari esker, hirirako garrantzi handiko lanak egiteko aukera egon zen: Bidasoa bideratzeko kai muturra egiteko lanak, alegia.
Daniel Vazquez Díaz Jauna
Nervan (Huelva) jaio zen, 1882an, eta Madrilen hil, 1969an. Pintore entzutetsua, gure hiriko ohiko udatiarra izan zen eta gure hiriarekin maiteminduta zegoen; izan ere, ezin konta ahala aldiz margotu zuen. Udalak haren margo baten jabea da; udaletxean dago pintura hori: "Rey Alfonso XIII" (1926).
Álvaro Enrique Arzu Irigoyen Jauna
Guatemalako Errepublikako lehendakari konstituzional jaun, izendatzea adostu du, bere herrialdean bakea lortzeko egindako merituak aintzatesteko eta, horrez gain, Hondarribiko hiriarekin lotuta dagoelako eta hura maite duelako. Izan ere, haren arbasoen lurra eta, hain zuzen, haren arbasoen jatorria den Artzu baserria ezagutzeko interesa agertu du.