Aplikazio habiaratuak
Menu 1936ko gerraren 90. Urteurrena
Aplikazio habiaratuak
Banner cabecera oroimena

gerraren
90. Urteurrena
Aplikazio habiaratuak
Aurkezpena
Memoria Historikoarekin
Urri honetan, Hondarribiko Udalak bat egiten du 1936ko Gerra ekarri zuen estatu kolpea eman zela 90 urte betetzen diren urteurrenarekin. Ia mende oso bat igaro da, gure herria eta herritarrengan orban sakonak utzi zituen gertaera lazgarri hartatik, ondoren beste 39 urtez diktadura bortitz eta errepresibo bat etorri zelarik.
Hamarkada luzeetan zehar, minak, beldurrak, isiltasunak eta batez ere, ahanzturak bere eragina izan dute gure gizartean, aurreko belaunaldiek jasandakoa gogora ekartzerako garaian. Gaur, ordea, beldur, min eta isiltasun horrekin hausteko garaia heldu dela diogu, duintasuna eta egia argitara eramateko.
Hondarribiko Udaletik gure konpromiso politiko eta etikoa berresten ditugu Memoria Historikoarekiko. Memoria ez delako atzera begiratzea soilik; gure gizartearen oinarri demokratikoak sendotzea, iragana presente edukitzea eta gure arbasoek pairaturikoa gizarteratzeko konpromezua ere badelako.
Gure gogoan eta bihotzean ditugu gerran eta osteko diktaduran izua, errepresioa, erbestea, isuna, arazketa edota bizitza bera galdu eta kendu zioten hondarribiar guztiak. Haien izenak eta bizipenak gure historiaren eta izaera komunitarioaren parte dira, eta gure betebeharra da haien duintasuna eta oroitza bizirik mantentzea.
Ildo horretan, udal-erakunde gisa gure gain hartzen dugu lan hori:
Gertatutakoa argitara eraman eta ezagutaraztea, manipulatu edota tergibertsaturiko narratiba/errelatoei biderik eman gabe.
Urratutako eskubideak aintzat hartzea, salatzea eta bidegabekeriak aitortzea.
Biktima guztiei eta haien familiei merezitako lekua, duintasuna eta babesa ematea.
Eskubide guztiak pertsona guztientzat bermatzeko konpromiso mugagabea.

Aplikazio habiaratuak
Programa
Egitaraua
Hitzaldia: Hondarribiko biktima mortalak, 1936ko Gerra eta lehen frankismoa
19:00tan / Kultur Etxean
Hizlariak: Pedro Barruso, Jose Ramon Enparan, Koldo Ortega eta Aitzol Arroyo (elebitan)
Liburu aurkezpena: Borrokalari internazionalistak 1936ko Gerran Hondarribian eta Gipuzkoan
19:00tan / Kultur Etxean
Hizlariak: Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo (elebitan)
17:30tan / Udaletxean
Herriko memoria historikoa berreskuratzeko panel informatiboa agerrarazi
12:00tan / Kai zaharrean
