Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zuloaga Etxetik Mendelu Eneara

Mendelu Enean, Mendelu auzoko Stanley akademiaren eraikin zaharrean dagoen udal-ekipamendu berrian, txoko bat sortu da Open gela izeneko gunean, Mendeluko herritarrak liburutegiak eskeintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izan dezaten eta bertako liburu batzuk maileguan eraman ahal izateko, horretarako, orri bat bete beharko dute beren datuekin, eta irakurri ondoren itzuli egin beharko dituzte, beste bizilagun batzuek erabil ditzaten. Ordutegia 09:30-13:30 eta astearte/osteguna 15:00-18:00
Jarduera horiek sustatzeko asmoa, irakurzaletasuna eskuragarriagoa egitea da, eta horretarako, auzoetarako topaguneak, irakurguneak eta jarduerak proposatzen dira.
Hondarribiko Udal liburutegia ahalegina egiten ari da irakurletasuna sustatzeko eta jarduerak eta liburuak Zuloaga Etxetik kanpo eramateko, erabiltzaileak, elkarteak eta zaharren egoitzak dauden tokietara,.eta liburutegiaren hedapenerako helburu hori lortzeko, oraingo honetan Mendelu Enea izan da bere liburu batzuen kokapena.
