Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Zuloaga Etxeko estalkia egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira
Astelehenean hasiko ditu Udalak Kale Nagusian dagoen Zuloaga Etxeko estalkia birgaitzeko lanak. Lau asteko iraupena izango du proiektuak, eta helburua estalkiaren egoera hobetzea da, iragazgaiztasun- eta isolamendu-baldintzak emanez.
Aurrekontua 89.426,29€ + BEZ izango da, eta otsailaren erdirako amaituta egoteko aurreikuspena dago, beti ere eguraldiaren baldintzen pean.
Aldamioa fatxadetan jarriko da, eta ez du Kale Nagusiko trafikoa moztuko. Mozketa puntualak egongo dira materialak deskargatzeko eta jasotzerako orduan.
Zuloaga Jauregia Hirigune historikoan dagoen hiri-jauregia da. XVIII. mendekoa da jauregiaren zatirik handiena. Udal-liburutegia dago bertan, eta monumentu historiko gisa dago katalogatuta.