Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Jaizkibelgo kontserbazioa
Atzealdea Zuhaitz eguna 2022
1996tik aurrera ospatzen den egun zinez sinbolikoa da Udaleko Nekazaritza Sailetik koordinatzen den Zuhaitz Eguna herritarrentzat, eta gaztetxoenentzat bereziki, zuhaiztiak mantendu eta hedatzeko egin behar den eguneroko ahalegina baloratzen baitute, natura zaindu eta babestuz, eta etorkizunean gure basoen zaintza euren esku izango dela ulertzen laguntzen baitie.
Kanpoko faktoreen (eguraldia, bereziki) menpe dagoen jarduera bada ere, izaera ludikoa eta ospakizunez beterikoa izaten da, zuhaitz bat landatzeko ekintza sinbolikoaren aurrean guraso, senitarteko eta haurrak batzen dituena. Eta halaxe, urtero errepikatzen den ekintza dugu:
- Aurreko urtean jaiotakoek zuhaitza landatuko dute, guraso eta senitartekoen laguntzaz, eta saio bakoitzerako aukeratu diren espezieetakoak izango dira.
- Bestalde, 7 urte bete dutenei makila ematen zaie.
Elkarrekin hazi eta heltzen diren haur eta zuhaitzak
Aurrez zehazten den gunea birpopulatuko duten espezieak aukeratzen dira urtero. Gune hori kale moduko zerrendetan banatzen da, eta zerrenda bakoitzean haur jaioberriei egokitu zaien zuhaitzak landatzeko zuloak egiten dira.
Kale horietako bakoitzaren izena hondarribiarentzat garrantzizkoak ziren kostaldeko, mendialdeko edota erreka eta errekastoetako izenak aukeratu ziren, horietako asko garai bateko egunerokotasunean eragin handia zutenak baina gaur egun ia ezagutu ere egiten ez direnak. Toponimiako izen horiek gehiagorako ematen ez zutenean, berriz, Hondarribian diren eta izan diren (udaleko agirietako erreferentzietan ageri diren) baserrien izenak ematen hasi ziren kaleei.
2022ko edizioa
2019-2020-2021ean jaiotakoak
Aurten 2019, 2020 eta 2021 urteetan jaio diren haurrak elkartuko dira, COVID dela eta, azken bi urte hauek ezin izan baitira ospatu.
Prebentzio-neurriak kontuan hartuta, bi karpa jarriko dira gune bereko leku desberdinetan.
Makilak Haurrei dei egingo zaie ordu desberdinetan, eta, iritsi ahala, ilaran jarriko dira, distantziarekin eta abar, pilaketarik sor ez dadin.
2022/03/26
Zuhaitzak
- 2019: 10:00
- 2020: 11:00
- 2021: 12:00
Makilak
- 2013: 10:30
- 2014: 11:30
- 2015: 12:30
Ametzak (Quercus pyrenaica)