Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Zorionak Unai Emery Echegoyen hondarribiarrari

2021-05-27
Hondarribiko Udalak zorionak eman nahi dizkio Unai Emery Echegoyen hondarribiarrari, atzo gauez Gdansk-en berak zuzentzen duen Villarreal F.C. taldearekin UEFA Europa League irabazi izanagatik Manchester United taldearen aurka.

“Laugarren aldia du UEFA Europa League irabazi duela Unaik, inork inoiz lortu ez duena, eta ikaragarrizko meritua da hori” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Etenik gabeko lana eta uneoro hobetzen jarraitzeko daukan gaitasuna dira gehien azpimarratu nahiko nituzken ezaugarriak. Lan bikain guzti honen ondorioa dira lortzen dituen emaitzak”.

“Herritar guztien izenean, zorionik beroenak eta bide beretik segi dezala opa nahi diot” amaitu du Sagarzazu Alkateak.