Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Tratu ona indarkeria baliogabetzeko

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko eguna da. “Tizatu Hondarribia, Tizatu berdintasuna” proiektuaren baitan Prebentzio komunitarioak egun honetan hausnarketarako eta parte hartzerako gonbita egin digu Hondarribiko eragile zein biztanleria osoari, San Kristobeleko plazan, Correos dagoen tokian, 17:00tik 18:30etara.
Zirkulu morea elkarrekin osatu
Tratu onez beteriko zirkulu more handi bat guztion artean eraikitzeko aukera izango dugu, proiektu honen helburu nagusietako bat herritarren parte hartzea baita. Nola bete zirkulua? Antolatzaileek herritar zein Hondarribiko eragileoi hausnarketa egitera gonbidatzen gaituzte.
Zer dira tratu onak? Nola identifikatzen dituzu? Galdera hauen erantzunak post it moreetan erantzunez zirkulu morea osatzeko aukera izango dugu.
Azaroaren 25etik Martxoaren 8ra
Emakumeen Nazioarteko eguna aintzat harturik 2019a ezkeroztik Prebentzio Komunitarioaren udal zerbitzuak “Tizatu Hondarribia, Tizatu berdintasuna” jaialdia aurrera eraman du, nerabe eta gazteez lagundurik Hondarribiko gune publikoan berdintasunaren aldeko esaldi, hitz eta marrazkiak sortuz. Berdintasunak 365 egunetan zehar izen behar duelako ekimen hau izen bereko proiektuan gorpuztu da.
Azaroaren 25eko ekintzaren ostean eta jasotako erantzunekin, herriko tratu onen mapa osatzea du helburu Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak. Ostera, barne lanerako garaia etorriko da, Martxoaren 8an haur eta nerabeekin egindako hausnarketa eta espresio lanak prestatzera bideratutako barne lana.
Guztion parte hartzearekin ekintza aberasgarriago bat lortuko dugu.