Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zestafesta 2026

Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Ekitaldia hasi baino 2 ordu lehenago
ZESTAFESTAk sektore sortzaileko pertsonentzako beste topaketa bat sortu du, ikusmen-gozamenaz eta elkarren aurrez aurreko harremanez disfrutatzeko, hain online-a den mundu honetan. Jardunaldia zuzenduta dago grafikoarekiko interesa duten eta gaur egun erdigunean dauden gaietan pentsatzen duten pertsonei: jasangarritasuna, adimen artifiziala, ekintzailetza, giza eskubideak… gure mundua nola diseinatu nahi dugun birpentsarazten diguten gaiak.
Hitzaldiak 16:30etan hasiko dira, sormen panoramako izen ezagunekin. TETA Y TETA irabazi asmorik gabeko elkartea da, emakumeen inguruko begirada sormenez kolpatuz eraldatzeko helburuarekin. Haiek sortu dute, halaber, izen-ematea eta marka-ahotsak lantzen dituen ezagun den sormen-estudioa, “molaría”. Horiez gain, RELAJA EL COCO bertan izango da, diseinu sortzaileko estudio polifazetikoa, non branding, infografia edo editorial-proiektu bakoitzak bere berezitasuna duen. Eta FUEGO CAMINA CONMIGO ere bai, markak eta pertsonak konektatzeko modu berriak bilatzen lan egiten duen agentzia sortzailea; paradigma berria gidatu nahi duten bezeroekin proiektu sortzaile eta komunikaziokoak garatzen dituzte.
Goizean, Núria Vilarekin tailer bat egongo da: “Bigarren bizitza bat. Diseinu zirkularra esperimentatzen”. Bertan, hondakinetatik datozen materialekin lan egingo dugu eta nola diseinatzen dugun birpentsatuko dugu, diseinua ere aldaketarako tresna izan baitaiteke.
Jardunaldia ixteko, TOPA! ospatuko dugu Ttopara Cafén, 19:30etik 21:30era; pintxopotea eskainiko da DJ SantaClau-rekin batera.
Bestalde, ADG Laus Diseinu Sariarekin batera antolatu dugu erakusketa berezi bat, Zestafestaren helburu nagusia islatzen duena: diseinuak merezi duen balioa ematea euskal hiztunen lurraldeetan. “Oraingo diseinua. ADG Laus 2025 Sariak” gaur egungo diseinu grafikoaren argazki korala izango da. Martxoaren 12tik martxoaren 25era egongo da ikusgai Itsas Etxea Auditoriuman. Ordutegia asteazkenetik igandera izango da, 17:00etatik 20:00etara. Zestafestaren egunean ordutegia zabalduko da: 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.





