Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Azaroaren 25ari begira era guztietako ekitaldiak prestatu ditu Emeki emakume elkarteak

2023-10-31
Emeki Elkartea eta Hondarribiko Udala lanean ari dira datorren azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari begira.

Emeki Elkartea eta Hondarribiko Udala lanean ari dira datorren azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari begira. Horren inguruan Informazio zehatza emateko prentsaurrekoa eman berri dute Molla Ibilbidean Emeki Elkarteak daukan egoitzan; han izan dira Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotzia, Tamara Sastre elkarteko presidentea, eta Maria Jesus Berrotaran eta Tzane Carrillo kideak.

Aurkezpenaren hasieran, Josu Peñak eskerrak eman dizkio Emeki Elkarteari “urte guztian zehar egiten dituen ekintzengatik. Gure hirian eragile handia da eta ildo horretan elkarrekin lanean jarraituko dugula argi utzi nahi dut

Tamara Sastre presidenteak hartu du hitza ondoren. “Kontziente gara azaroaren 25ean egiten diren aldarrikapenak ezin direla egun batera mugatu, gaur egun oraindik ere emakumeok emakume izate hutsagatik diskriminatuak eta baztertuak izaten jarraitzen dugulako; horregatik, ezinbestekoa da indarkeria-egoera hauek prebenitzeko eta biktimei babesa emateko baliabideak eta programak garatzeko politikak sustatzea. 

Emeki elkartean lanean jarraituko dugu emakumeon ahalduntzea eta autonomia bultzatzen ahalbidetuko duten tailerrak eta formakuntzak bideratzen. Hori dela eta, aurten ere egitarau zabala prestatu da” gehitu du Sastrek.

Denetariko egitaraua

  • Azaroak 2 (osteguna): Aurpegirik gabeko ahotsak. Emakume bidasotarrak II Errepublikan izeneko hitzaldia eskainiko du Mertxe Trantxe historialariak. Hondarribiko Kultur Etxean izango da, 19:00etan.
  • Azaroak 8, 15 eta 29 (asteazkenak): Emakumea eta boterea izeneko hitzaldia eskainiko du Maria Jose Noainek, Emekiren elkartean bertan, 19:00etan.
  • Azaroak 11 (larunbata): Bixi-Bixi Emakume Pala Topaketa jokatuko dute Soroetako pilotalekuan. 10:00etan hasiko dituzte partidak.
  • Azaroak 20 (astelehena): Emakumezkoen Hondarribiko IV. Xake Ttopara egingo dute Kasino Zaharrean, Marlaxkaren laguntzarekin. 18:00etan hasiko da lehia.
  • Azaroak 21 (asteartea): Irakurketa tailerra egingo dute liburutegian, 17:00etatik aurrera.
  • Azaroak 23 (osteguna): Ni casadas, ni sepultadas. Alargunak: emakumezko erresistentziaren istorio bat liburuaz ariko dira Amaia Nausia Pimoulier idazlearekin. 19:00etan jarri dute hitzordua, Kultur Etxean.
  • Azaroak 24 (ostirala): Sare morea osatuko dute herriko emakumeek Martxoak 8 plazan, 11:00etatik aurrera.
  • Azaroak 24 (ostirala): Las buenas compañías filma proiektatuko dute Itsas Etxean, 19:00etan.
  • Azaroak 25 (larunbata): Emakumeek Korrika lasterketa egingo dute, korrika zein oinez. 10:30ean abiatuko dira Emekiren elkartetik.
  • Azaroak 25 (larunbata): Elkarretaratzea egingo dute Martxoak 8 plazan, 18:00etan.
  • Azaroak 25 (larunbata): Baginaren bakarrizketak izeneko monologoa eskainiko dute Itsas Etxean, 19:00etan.