Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Jaizkibelgo kontserbazioa

Atzealdea Zabalkundea, Sentsibilizazioa eta ingurumen hezkuntza

Herriko balio eta ondare naturalaren dibulgazioa eta zabalkundea oso garrantzitsua da Udalarentzat. Hori dela-eta, kudeaketa- eta ikerketa-lanekin batera, 2011z geroztik, sentsibilizazioari eta ingurumen-hezkuntzari buruzko hainbat ekimen egin dira udalerrian.

Ibilbide gidatuak eta hitzaldiak

  • Ikerketa-eremuetara irteera gidatuak.
  • Gai ezberdinak jorratuz hitzaldiak udaletxean zein herriko ikastetxeetan.
Zaldiak
 
Argazkia: Jexus Azkue
Jaizkibel
 
Argazkia: Jexus Azkue

Auzolanak eta tailerrak

  • Herritarrekin, habitaten aldeko ekimenak auzolanean: zuhaitz-landaketak, landare inbaditzaileen erauzketak, zabor-bilketak eta putzuen eraikitzeak.
  • Umeekin ingurumen-tailerrak: igel baten bizi-zikloa eta bere habitata den putzua ezagutzeko tailerra, eta Jaizkibelen erraz aurki daitezkeen lilipa eta sorgin-orratza egiteko eskulanak.
Auzolanean landare inbaditzaileak erauzten
 
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.
Tailerrak
 
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.

Hezkuntza arloko material didaktikoaren sorkuntza

  • Jaizkibelgo errekei buruzko komikia: Jaizkibelgo errekak: natura tantaz tanta.
  • Kapen karta jokoa eta posterra.
  • Jaizkibelgo espezieen irudiekin ogitarteko bildukia herriko ikasleentzat
  • Bertako basoaren berreskurapena helburu duten eskoletan martxan jarritako proiektuetan parte-hartzea: Ameztu Jaizkibel (Steam proiektua) eta Basoak ernatzen proiektuak (Eskolako Agenda 2030).
kapen jolasten
 
Argazkia: Dani Blanco (Argia).

Kongresuak, erakusketak eta argitalpenak

  • Jaizkibelgo landareak Talaia Bidea jarraituz liburuxkaren argitalpena (2022. urtea).
  • Jaizkibelgo habitat eta espezieen argazkiekin osatutako 2018. urteko egutegia: Jaizkibel. Ireki mundua naturari.
  • 7 panelez osatutako erakusketa irekia Jaizkibel mendian bertan.
  • Herriko landare inbaditzaileen triptikoa: Landare inbaditzaileak Hondarribian
  • Proiektuen zabalkunderako ingurumen-kongresuetako parte-hartzea: Jaizkibelgo balio naturalari eta kulturalari buruzko sinposioa (Lezo, 2012), Natur Zientzien 2. Topaketa (Donostia, 2015) eta XII Botanika Piriniotar-Kantabriarraren nazioarteko XII Biltzarra (Girona, 2019).
Jaizkibelgo landareak Talaia Bidea jarraituz liburuxka
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue.
interpretazio zentro difusio
 
Argazkia: Aranzadi Z.E. – Botanika Saila.